Igeltsu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Txantiloi:Argitzeko|eraikuntza material bati|Igeltsu}} thumb|280px|Igeltsu birrindu eta erdi hidratatua '''Igeltsua''' batez ere [[erai...
(Ez dago alderik)

22:36, 2 apirila 2008ko berrikusketa

Artikulu hau eraikuntza material bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Igeltsu».

Igeltsua batez ere eraikuntza eta eskulturagintzan erabiltzen den material zuriari deitzen zaio, urarekin nahasten denean azkar gogortzen dena. Lehortu ondoren mortairu eta zementua bezain gogorra geratzen ez denez, konglomeratzaile baino gehiago akabera moduan erabiltzen da.

Igeltsu birrindu eta erdi hidratatua

Igeltsu naturalak (ezpurutasunik gabea), CaSO4 2·H2O, ez du eraikuntzan erabilpenik, baina labean egosiz gero igeltsu erdi hidratatua lortzen da, CaSO4 ½·H2O, eta hau da eraikuntzan erabiltzen den materiala, urarekin nahastuz gogortu egiten baita; birrindua saltzen da azken hau.

Historia

Gizakiak, sua menpean zuelarik, igeltsua prestatzen ikasi zuen, buztina aldera batera utziz; emokatzeko, hormarriak lotu eta etxebizitzetako juntadurak isteko hasi ziren erabiltzen.

  • Antzinako Egipto: K.a. hirugarren milurtean Gizako piramidean juntadurak isteko erabili zen igeltsua, baita hilobi anitzetako behe-erliebetan ere. Cnosos jauregiak ere baditu igeltsuzko estaldura eta zoruak.
  • Çatal-Huyuk: K.a. IX. mendean igeltsu eta kare emokatuak topa ditzakegu, fresko margoekin batera.
  • Jerico zaharra: K.a. VI mendean igeltsu moldekatua erabili zen.
  • Grezia klasikoa: Teofrasto greziar idazleak, harriari buruzko bere tratatuan igeltsua (gipsos) definitzen du, baita igeltsu meatokiak eta erabilpen batzu ere.
  • Erromatarrak: Vitruvio arkitektu eta aztertzaileak igeltsua (gypsum) deskribatzen du, erromatarrek karea eta zementu naturalak erabiltzen zituzten arren.
  • Arabiarrak: Iberiar penintsulan zabaldu zuten erabilpena.
  • Erdi Aroa: Batez ere Paris inguruan estaldura, forjatu eta tabikeetan erabili zen.
  • Errenazimentua: Dekorazio gisa erabili zen.
  • XVIII. mendean zabaldu zen Europan bere erabilpena.

Igeltsuaren faseak labean

Igeltsu naturala, edo CaSO4 2·H2O, kaltzio sulfatoa eta bi ur molekulek osatzen dute. Tenperatura altuan ur molekulak askatu egiten dira, baina hori gertatu bitartean igeltsuak fase ezberdinak jasaten ditu, eraikuntzan erabiltzen diren igeltsu ezberdinak lortuaz:

  • Giro-tenperatura: Igeltsu naturala edo kaltzio sulfato bihidratatua (CaSO4 2·H2O):
  • 107 ºC: kaltzio sulfato erdi-hidratatua sortzen da (CaSO4 ½·H2O).
  • 107 - 200 ºC: erdi hidratuaren lehortzea. Aurrekoak baino hartze azkarragoa du. Iztukurako igeltsu komertziala.
  • 200 - 300 ºC: ur hondarra duen igeltsua. Hartze oso geldoa eta erresistentzia altukoa.
  • 300 - 400 ºC: hartze azkarreko igeltsua, baina erresistentzia baxukoa.
  • 500 - 700 ºC: igeltsu anhidroa, hartze oso geldoa edo hartzerik ez duena. Igeltsu-hila.
  • 750 - 800 ºC: igeltsu hidrauliko hasten da osatzen.
  • 800 - 1000 ºC: ohiko igeltsu hidraulikoa.
  • 1000 - 1400 ºC: igeltsu hidraulikoa, kare libre gehiago eta azkarrago hartzen duena.

Motak

Ohiko igeltsuak edo faseanitzak

  • Igeltsu beltza: Ezpurutasun gehiago ditu, ale lodia, kolore grisa. Luzituko lehen geruzan erabili ohi da.
  • Igeltsu zuria: Ezpurutasun gutxi, ale fina. Azken luzituan erabiltzen da batez ere.
  • Igeltsu gorria: Beste mineralen ezpurutasunak ematen diote kolorea. Oso estimatua da zaharberrikuntzan.

Industria igeltsuak edo labe mekanikokoak

  • Eraikuntza igeltsua.
  • Lodia.
  • Fina.
  • Eskaiola: Kalitate gehiagokoa eta ale finagoa, %90eko purutasunetik gora du.

Gehigarridun igeltsuak

  • Eraikuntzako igeltsua.
  • Lodia.
  • Fina.
  • Igeltsu fin bereziak.
  • Igeltsu arindu kontrolatua.
  • Azaleko gogortasun handia duen igeltsua.
  • Proiekzio mekanikoko igeltsu arina.
  • Kola-igeltsuak eta eransgarriak.

Erabilpena

Eraikuntza

  • Luzitu eta erreboko moduan, baita lotzeko eta junturetako pasta bezala.
  • Eraikuntzarako elementu aurrefabrikatuak egiteko.
  • Isolatzaile termiko moduan.
  • Portland zementuaren osagaia da.

Industria

  • Klariona egiteko.
  • Azido sulfurikoa lortzeko.

Medikuntza

  • Hortzeatko moldeak prestatzeko, odontologian.
  • Hezurren berrikuntza.

Artea

  • Iztukadura lortzeko.
  • Fresko margoak egiteko oinarri bezala.
  • Eskulturak prestatzeko moldeetan.

Nekazaritza

  • Sufre eta kaltzioa asko duenez nekazal zoruen ongarri bezala erabiltzen da.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Igeltsu