Pavel Dybenko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
12. lerroa:
[[Urriko Iraultza]]ren egunetan, Gatxinako eta Tsarskoie Seloko destakamenduak gidatu zituen. Kontuan izan behar da baita ere, [[Urriko Iraultza]]n Aurora ontziak izan zuen garrantzia, honen bestez, Dibenkoren papera gerora ezagutu duguna baino handiagoa zela uste da. Lekuko askoren arabera, Dibenko [[Neguko Jauregia]]n sartzen lehenetakoa izan zen. [[Urriko Iraultza]]ren ostean, Itsas-Armadarako Herri Komisario izendatua izan zen. Hala ere, batzuen ustez, [[Lenin]] ez zen Dibenkoren gaitasunaz fio, eta ondoko profesional bat jarri zion. [[Petrograd]] [[Kerenski-Krasnov matxinada]]ren kontra defendatu zuen. 1918ko urtarrilean, Asanblada Konstituziogilea ireki izen egunean, Dibenko [[Petrograd]]en zegoen, [[matxinada]] kasuan hura defendatzeko tropen arduradun. 1918ko [[otsailaren 23]]an, Petrogradetik hurbil zegoen [[Narva]] ibaiko lerroa defendatu behar izan zuen [[alemaniar]]ren kontra, baina kale egin zuen indar askoz ere handiagoen aurka. Porrot horrek [[Brest-Litovsk ituna]] sinatzeaz konbentzitu zuen Gobernu Sobietarra (Dibenko itun hori sinatzearen kontra izan zen). Porrot horrek [[1918]]ko apirilean Dibenko kargugabetzea eta alderditik kanporatzea ekarri zuen, baina [[epaitegi]] militarrak errudun ez zela ebatzi zuen, esperientzia txikia zuelako eta etsaiaren indarrak handiagoak zirelako. Jacques Sadoul frantziar sozialistaren arabera, Dibenko marinelen artean zuen babes handiak salbatu zuen. Beste batzuen arabera, [[Aleksandra Kollontai]]k salbatu zuen orduan bere senarra zen Dibenko. Hala ere, alderditik kanporatua izan zen. Apiril horretan, Dibenko (Kollontairekin batera) [[Samara]]ra joan zen, hiri horretako [[Sobiet]]a ez zuten [[boltxebike]]ek kontrolatzen (anarkistek, ezkerreko eseristek eta maximalistek baizik). Iturri anarkisten arabera, Dibenkok [[Samara]]n [[boltxebike]]en kontra hitz egin zuen eta are hango anarkisten buru aldarrikatu zuen bere burua. Hala ere, maiatzean Dibenkok Samara utzi zuen eta [[Mosku]]ra itzuli zen<ref name=''aa''/>.
 
[[Lenin]]ek, Dibenko [[Ukraina]]ra bidali zuen lan ilegala egitera, [[Odessa]]ra hain zuzen (orduan [[Ukraina]], [[alemaniar]]ren okupaziopeko “Ukrainako Estatuak” gobernatua zegoen). Abuztuan alemaniarrek atxilotu bazuten ere –preso batzuengatik trukatua izan zen-, meritu handiko garaipenak lortu zituen, [[Kharkov]] eta [[Dnipro|Jekaterinoslav]] ([[Dnipropetrovsk]]Dnipro) askatuz. Dibenkok, [[Ukraina]]n [[boltxebike]]ak politikoki ahulagoak zirenez, beste indar batzuekin adostasunak egin zituen, adibidez [[Makhno]]rekin eta [[Grigoriev]] atamanarekin –iturri batzuen arabera, Makhnorekin adiskidetasuna ere egin zuen-. Bere arrakastak, [[1919]]an jeneral postura igotzea ekarri zuen. Hala ere, 1919ko apirilean akats militar handi bat egin zuen: [[Donbass]] indartu ordez, [[Krimea]] askatu zuen, [[Krimeako Errepublika Sozialista Sobietarra]] sortuz. Haatik, honek bere indarrak sakabanatzea ekarri zuen, eta gainera, [[Mosku]]ko Gobernu Sobietarrak “indiziplinagatik” bera gaitzestea, babes politiko gabe geratuz. Bere akatsaren ondorioz, zuriek lehenik [[Donbass]] eta gero [[Ukraina]] osoa konkistatu zuten. [[1919]]an zehar, zurien eta ukrainar nazionalisten kontra borrokatzeaz gain, bere lagun ohi [[Makhno]]ren [[Armada Beltza]] anarkistaren eta tokiko hainbat komandanteren kontrako borroketan Ukrainako [[Armada Gorria]] gidatu zuen<ref name=''aa''/>.
 
=== Gerra Zibilaren ondoren ===