Julia Tymoxenko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Julia Volodymyrivna Tymoxenko'''<ref>[https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0156.pdf Euskaltzaindiaren 156. araua - Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko], euskaltzaindia.net</ref> ([[ukrainera]]z Юлія Володимирівна Тимошенко; [[Dnipro|Dnipropetrovsk]], [[1960]]ko [[azaroaren 27]] - ) [[ukraina]]r politikaria da. [[2005]]eko [[urtarrilaren 24]]tik [[2005]]eko [[irailaren 8]]ra, eta [[2007]]ko [[abenduaren 18]]tik [[2010]]eko [[martxoaren 4]]ra, [[Ukraina]]ko lehen ministroa izan zen. Horrezaz gainera, [[Ukrainar Guztion Batasuna ''Aberria'']] eta [[Julia Tymoxenko Blokea]] alderdi politikoetako buruzagia da.
 
[[2004]]an, [[Viktor Justxenko]] [[Ukraina]]ko lehendakaritzara eraman zuen ''[[Iraultza Laranja]]n'' parte hartu zuen aktiboki. [[2010]]eko presidentziarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina, alde txikiaz, [[Viktor Janukovitx]] nagusitu zitzaion<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.berria.eus/albisteak/39101/.htm |izenburua= Timoxenkoren blokeak hauteskundeetako emaitzak auzitara eramango ditu | argitaletxea= berria.eus |sartze-data=2017-4-4}}</ref>. 2010eko maiatzetik aurrera Tymoxenkoren aurkako zenbait auzi penal ireki ziren. 2011ko urrian zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten, botere gehiegikeria eta funts publikoen bidegabeko erabilpena egotzirik. Berak epaiketaren atzean arrazoi politikoak zeudela salatu zuen<ref>{{erreferentzia|izena= Elixabet |abizena= Epelde |url=http://www.berria.eus/paperekoa/1484/018/001/2011-10-12/zazpi_urteko_espetxe_zigorra_ezarri_diote_julia_timoxenkori.htm |izenburua= Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri diote Julia Timoxenkori | argitaletxea= berria.eus |sartze-data=2017-4-4}}</ref>. [[2014]]ko otsailaren 22an utzi zuten libre, [[Euromaidan]] iraultzaren amaiera aldera<ref>{{erreferentzia|izena= Jim|abizena= Heintz |izena2= Angela|abizena2= Charlton |url=http://news.nationalpost.com/news/president-flees-east-fears-that-ukraine-could-split-in-two-as-pro-russia-half-of-country-questions-authority-of-parliament |izenburua= Fresh from prison, former Ukraine PM Yulia Tymoshenko gives firey speech to protesters| argitaletxea= news.nationalpost.com |sartze-data=2017-4-4}}</ref>. Urte horretako presidentetzarako hauteskundeetan bigarren postuan gelditu zen, botoen %12,39 bilduta<ref>{{erreferentzia|izena= Iera|abizena= Aranburu |url=http://www.argia.eus/albistea/enpresari-milioidun-bat-izango-da-ukrainako-presidente-berria |izenburua= Enpresari milioidun bat izango da Ukrainako presidente berria | argitaletxea= argia.eus |sartze-data=2017-4-4}}</ref>.