Piotr Wrangel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
4. lerroa:
== Bizitza ==
[[Errusia-Japonia Gerra|Errusiarren eta japoniarren arteko gerran]] parte hartu ondoren, [[Lehen Mundu Gerra]]n borrokatu zen.
[[Errusiako Iraultza|1917. urteko iraultza]] piztu zenean, [[Krimea]]ra erretiratu zen eta [[sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobietarren]] aurka jardun zuen [[Anton Denikin]]en gudarostearekin batean. [[Polonia]]rren eta sobietarren arteko gerra garaian, berriro antolatu zuen Krimean gudarostea ([[1920]]), [[Dnieper|Dnieper ibaiaren]] inguruak eraso zituen eta [[Dnipropetrovsk|Ekaterinoslav]] (egungo Dnipropetrovsk[[Dnipro]]) eta [[Mariupol]] konkistatu zituen.
 
Poloniako gerra amaitu zenean, ordea, sobietarrek gogor ekin zioten Wrangeli eta honek Krimearantz egin zuen atzera. Gudaroste sobietarrak [[Perekopeko istmoa]] bereganatu zuenean, 120 gerra-ontzi bildu zituen eta aliatuen laguntzaz [[Konstantinopla]]rantz abiatu zen 135.000 pertsonarekin batean, 70.000 soldadu barne. [[1921]]. urtean, [[Frantzia]]k eta [[Ingalaterra]]k uko egin zioten Wrangeli laguntza emateari, baina [[1925]] arte ez zuen borroka eten. Urte horretan bere gudarosteko estatu nagusia desegin zuen, [[Jugoslaviako Erresuma|Jugoslaviatik]] irten zen eta [[Belgika]]ra erretiratu zen.