Ilargia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
→‎Kraterrak: +edukiak
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
→‎Kraterrak: wikitu +erref
177. lerroa:
[[Krater]]rak [[asteroide]] batek ilargia ukitzean sortzen dira<ref>{{erreferentzia| abizena = Melosh| izena = H. J.| izenburua = Impact cratering: A geologic process| urtea = 1989| argitaletxea = Oxford Univ. Press| isbn = 978-0-19-504284-9 }}</ref>. Txikienek [[metro]] bateko tamaina izan dezakete eta handienek 1000 km.koak. [[Apollo programa|''Apollo'' misioak]] arrokak jaso zituen arte krater askoren jatorria [[sumendi]]ak izan zitezkeela uste zen. Inpaktuak 20 km/s abiaduran gertatzen dira eta modu horretan meteoritoa bera suntsitzen da. Hala ere bere masa baino 10.000 aldiz arroka gehiago jaurtitzen du kanpora, kraterra eta inguruko [[erregolito]]a sortuz<ref>{{erreferentzia| abizena = Heiken| izena = G.| izenburua = Lunar Sourcebook, a user's guide to the Moon| urtea = 1991| argitaletxea = Cambridge University Press| lekua = New York| isbn = 978-0-521-33444-0| orrialdea = 736 }}</ref>.
 
Talka kraterren eraketa Ilargiko prozesu geologiko nabarmenetako bat da, haren lurrazalean berebiziko eragina duena.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Melosh, H. J.|izenburua=Impact cratering : a geologic process|argitaletxea=Oxford University Press|data=1989|url=https://www.worldcat.org/oclc/17649090|isbn=0195042840|pmc=17649090|sartze-data=2019-06-16}}</ref> Talka krater deritzogu [[kometa]] batek edo [[asteroide]] batek satelitearen lurrazalaren aurka talka egitean sortzen den kraterrari. Lurretik beha dezakegun Ilargiaren aldean, kilometro bat baino gehiago duten 300.000 krater inguru daudela baieztatzen dute zientzialariek.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Moon|hizkuntza=en-GB|url=http://sci.esa.int/smart-1/31412-moon/|aldizkaria=sci.esa.int|sartze-data=2019-06-16}}</ref> Krater hauek Ilargiaren [[denbora lerro]] geologikoan garai bati hasiera edo amaiera emateko baliatzen dira sarritan, [[Nektariarra|Nectaris]], [[Imbriarra|Imbrium]] eta [[Mare Orientale|Orientale]] adibidez. Aipatutakoak altxarazitako materialez osaturiko eraztun inguratzaileek bereizgarri egiten dituzte, ehunka edo milaka kilometroko diametroa dutenak eta eiekzio-biltegiez osaturiko plataforma zabal batekin lotura dutenak.<ref name=":6">{{Cite news|url=http://ser.sese.asu.edu/GHM/ghm_07txt.pdf|abizena=Wilhelms|izena=Don|izenburua=Relative Ages|data=1987|egunkaria=U.S. Geological Survey|formatoa=pdf|hizkuntza=en|sartze-data=2019-06-16}}</ref> Bestalde, atmosfera ez izateak, eguraldi aldaketen gabeziak eta martxan dauden prozesu geologikorik ez egoteak mesede egin die kraterrei, hobeki iraunarazi baitira. Arestian aipatu ditugun eraztunetako arro gutxi batzuk datatu badira ere, nahikoak izan dira garai geologikoen arteko banaketa erlatiboak egiteko. Talka kraterrak oso garrantzitsuak dira lurrazalaren datazioa egiterako orduan, izan ere, talka hauek erritmo ia konstante batean gertatzen direnez, eremu batean dagoen krater kopurua behatuz lurrazal horren adina zehaztu daiteke.<ref name=":6" />
 
==== Ilargiko zirimolak ====