Mikel Laboa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
9. lerroa:
== Bizitza ==
=== Haurtzaroa eta nerabezaroa ===
[[Donostiako historia|Donostia]]ko<nowiki/>ko [[Parte Zaharra (Donostia)|Parte Zaharrean]] —San Joan kaleko 15ean— jaio zen, 1934ko [[ekainaren 15]]ean, musika maite zuen familia batean. Feliciano Laboa zuen aita, sortzez [[Pasai Donibane]]koa, eta [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJko]] zinegotzi izana Donostiako Udalean. Gainera, fiskornioa jotzen zuen Donibaneko La Constancia bandan. Amak, berriz, Donibaneko abesbatzan kantatzen zuen. Ohikoa zen Mikel gaztearen etxean kantuz ibiltzea; euskal kanta zahar asko ikasi zituen etxe giroan.
 
Baina [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Gerra Zibila]] hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak, Udaleko zinegotzia zenak, Frantzia aldera jo zuen; amak eta zazpi seme-alabek, berriz, [[Lekeitio]] aldera, amak Gardata auzoan zuen baserrira, eta han bizi izan ziren aldi batean. Han bizi izan zuten [[Gernikako bonbardaketa]], Laboak hiru urte zituela.