Mikel Laboa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Izendapena kendu, Txokoan erabaki bezala.
No edit summary
27. lerroa:
{{sakontzeko|Euskal Kantagintza Berria|Ez Dok Amairu}}
 
[[1963]]an amaitu zituen medikuntzako ikasketak; hurrengo urteak Donostia eta Bartzelona artean eman zituen. Euskal Herriko egonaldietan, Katalunian ezagututako mugimenduen antzeko zerbait sortzeko ideia zerabilen. Ordurako kantuan hasiak ziren [[Benito Lertxundi]] eta [[Lourdes Iriondo]], eta haiekin harremanetan jarri zen. Horiez gain, [[JoxeanJoxan Artze|JosAnton Artze]], [[Jose Angel Irigarai]], [[Julen Lekuona]], [[Xabier Lete]], [[Jose Antonio Villar]] eta beste artista batzuekin hasi zen elkartzen [[Kursaal jauregia|Kursaaleko]] etxabean. [[Ez Dok Amairu]] izango zena mamitzen hasi ziren.
 
Baina talde lanaz gainera, bakarkako ibilbideari ekin zion Mikel Laboak. [[Baiona]]n grabaturiko bere lehen disko txikia eman zuen argitara: ''Azken'' (Goiztiri, 1964). Lau kantu ziren lan horretan: ''Amonatxo'', ''Bereterretxen kanthoria'', "O Pello Pello'' eta ''Aurtxo txikia''. Bi urte geroago, bigarren diskoa argitaratu zuen —ordurako Ez Dok Amairu martxan zegoen—, hura ere Baionan grabatua eta izenbururik gabea. Horretan ere lau kantu ziren, horietatik bi tradizionalak: ''Ursuako kanta'' eta ''Goizuetan''. Beste biak Gabriel Arestiren poema musikatuak ziren: ''Apur dezagun katea'' eta ''Egun da Santi Mamiña''.
35. lerroa:
[[1969]]an beste bi disko txiki iritsiko ziren, [[Urnieta]]n Herri Gogoa diskoetxeak apailaturiko estudioan grabatuak. Batean, izenbururik gabekoan, (Herri Gogoa, 1969), bi herri kanta (''Haika mutil'' eta ''Iturengo arotza'') eta bi olerki musikatu ([[Daniel Landart]]en ''Zure begiek'' eta JosAnton Artzeren ''Zilbor hesteak''). Bigarren diskoarekin —''Bertolt Brecht-en lau poema'' (Goiztiri, 1969)—, arazo handiak izan zituen, Irigaraik euskaratutako [[Bertolt Brecht]]en lau olerkiz osatuta baitzen diskoa. Zentsurak ez zuen onartu, eta Ipar Euskal Herrian argitaratu behar izan zuen.
 
Urte hartan bertan, Ez Dok Amairu taldearekin ''[[Baga-Biga-Higa]]'' sentikaria prestatu zuen. [[Manuel Lekuona]]k ''Literatura oral vasca'' liburuan jasotako bi poema onomatopeiko oinarri hartuta, kantu esperimentala sortu zuen donostiar musikariak: ''[[lekeitio (abestia)|lekeitio]]'' izena eman zion. Zehazki, ''Lekeitio 2'' zen, horren aurretik sekula grabatu gabeko beste ''lekeitio'' bat izan zelako. Horrela, 1969 urrun hartan, finkatuta gelditu ziren Mikel Laboaren musikaren hiru zutabe nagusiak. Lehenik, herri kantuak: handik eta hemendik bildutako kantu tradizionalak moldatu izan ditu Laboak. Bigarrenik, poeta garaikideen olerkien musikatzea: hainbat [[euskara|euskal]] poetaren testuak erabili izan ditu, baina bereziki [[Bernardo Atxaga]], [[Joseba Sarrionandia]], [[Xabier Lete]] eta [[JoxeanJoxan Artze|JosAnton Artzerenak]]. Eta, azkenik, kantu esperimentalen bidea: lekeitioek osatzen duten bide propio eta imitaezina. Onomatopeiak, errepikapenak eta soinu sailkaezinak erabiliz, estilo berezia lortu du, [[abangoardia (argipena)|abangoardia]] guztien aurretik, moda guztien gainetik.
 
{{aipu|Lekeitiok gerra garaian ezagutu nuen Lekeitioko baserri batekin zerikusi handia du, hortik dator, hain zuzen ere, tituloa. Bertako berbaren musikalitatea inpakto handikoa izan zen neretzat. Geroztik maiz joan izan naiz baserri hartara. Fonema eta espresibitate diferenteak ikusirik, ohartu nintzen komunikatzeko bide desberdinak daudela konbentzionaletik aparte, irrintziak... gorputzarekin ere komunikatzeko biderik badugu. Neri ahotsa bidezko komunikazioa ateratzen zait gehienetan.|Mikel Laboa<ref>Garbiñe UBEDA: [http://www.argia.com/argia-astekaria/1306/mikel-laboa-gauzak-ondo-esplikatzen-jakingo-banu-ez-nuke-kantatuko «Mikel Laboa: "Gauzak ondo esplikatzen jakingo banu ez nuke kantatuko"»], ''Argia'', 1306. zenbakia, 1990-09-23.</ref>}}