Fonologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
t + Erref. 1
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
2. lerroa:
'''Fonologia''' [[gramatika]]ren azpiatal bat da, eta horregatik, baita [[hizkuntzalaritza]]rena ere. [[Fonetika]]k ez bezala, fonologiak hotsak nola funtzionatzen dituen aztertzen du, ([[hizkuntza]] jakin batean edo hizkuntzan, orokorrean), [[fonema]]k aztertuz.
 
Zenbait hizkuntzalarik fonetika ([[hizketa (argipena)|hizketaren]] hotsen ahoskatzea eta deskribapena) fonologiaren barruan sartzen dute. Fonetikan hotsen artikulazioa eta akustika aztertzen da, eta fonologian, berriz, esanahi aldaketak sortzen dituzten hotsen sistemak eta sistemaren barruko arauak. Adibidez, fonetikak [r] hotsaren ezaugarri fisikoak aztertzen ditu ''hari'' hitzean, eta fonologiak, berriz, ''hari'' eta ''harri'' hitzen arteko esanahi aldaketa eta /r/ eta /R/ fonemen arteko oposizioa.<p> Bestalde, azterketa [[Diakronia|diakronikoak]]<ref>Euskarari buruz [[Koldo Mitxelena]]k egindako [[doktore tesi]]a klasiko bilakatu da: {{Erreferentzia|izena=Luis|abizena=Michelena|izenburua=Fonética Histórica Vasca|hizkuntza=es|data=2013-01-04|url=https://www.ehu.eus/ojs/index.php/ASJU/article/view/8531|aldizkaria=Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo"|alea=0|zenbakia=0|issn=2444-2992|sartze-data=2019-06-14}}</ref> eta [[sinkronia (argipena)|sinkronikoak]] egiten ditu fonologiak. Azterketa diakronikoetan hotsen sistemak historian zehar izan dituen aldaketak ikertzen ditu (adibidez, /h/ fonemaren erabilera eta bilakaera euskara zaharrean) eta azterketa sinkronikoetan hizkuntzaren une jakin bateko hotsen gertaerak; ''tz'' edo /c/ fonemaren banaketa adibidez, euskaraz hitzaren erdian eta bukaeran ahoskatzen dena, baina ez hitzaren hasieran.
 
{{hizkuntzalaritza zirriborroa}}