Sudan: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa |
|||
60. lerroa:
== Historia ==
Antzina, Nilo ibiaren aldamenetako zibilizazioak [[Egipto]]koaren eragin handia izan zuen [[Nubia]]n (gaur egungo Sudan). Izan ere, [[K. a. 2. milurtekoa|K. a. 2000. urte]] inguruan egiptoarrek Nubiako iparraldea konkistatu zuten, eta Nubiako kulturak Egiptokoaren ezaugarri asko hartu zituen. [[K. a. 800eko hamarkada|K. a. 800]]. urte inguruan erreinu burujabea zen Nubia; [[Napata]] eta, geroago, [[Meroe]] izan zituen hiriburuak. Meroeko erregeetako batek, [[Xabaka]]k hain zuzen ere, Egipto konkistatu eta [[Egiptoko XXV. dinastia|XXV. dinastia]] sortu zuen (K. a. 715-656). Baina K. o. [[350]]. urte inguruan, [[Axumeko Erresuma|Aksum Erresumako]] etiopiarrek Meroe suntsitu zuten. K. o. [[VI. mendea]]n zehar, kristau misiolariak sartu ziren Nubian, eta kristau erlijioa zabaldu zuten Meroekoaren ondoren sortu ziren erreinuen artean (iparraldeko [[Dongola]] eta hegoaldeko [[Aloa]]). 640. urte inguruan, arabiarrek Egipto menderatu zutenean, bi erreinu horiek gainerako kristau herrialdeetatik bereziak geratu ziren. Egiptoarrek eta Dongola erreinuko erregeak hitzarmen bat egin zuten, sei mendeetan iraun zuena. [[XII. mendea|XII. mendetik]] aurrera, Egiptoko hegoaldeko arabiar nomadak Sudango iparraldean kokatu ziren, eta pixkana, kristau erreinuak menderatu zituzten. Baina, Aloako erreinua, [[XVI. mendea]] arte ez zen [[islam]]era bihurtu. Geroago esklaboen salerosketa bultzatu zuen.
=== XIX. mendea ===
[[1820]]-[[1823]] bitartean, egiptoar agintariek Sudango lurraldea hartu, eta [[Khartum]] hiria sortu zuten. [[Ismail Paxa]] Egiptoko erregeordeak (1863-1879), europarren diru laguntzak irabaztearren, haiekin bat egin zuen gero eta garrantzi handiagoa zuen Sudango hegoaldeko eta hego-mendebaleko esklaboen salerosketa desegiteko. Britainiar eta egiptoarren esku-hartzeari aurre egiteko, 1881ean, [[Muhammad Ahmad ibn Abd Allah-k]], ''[[mahdi]]'' («Alaren gidaritzapean dagoena») izendatua, ''[[djihad]]'' edo gerra santurako deia egin zuen, eta [[Mahditar Gerra|herri matxinadaren]] buru izan zen. Mahdi-ren osteek britainiar-egiptoar gudarostea menderatzea (1883) eta Khartum hartzea (1885) lortu zuten. Estatu islamdar burujabea sortu zuten baina, handik gutxira mahdi-a hil zen, eta haren ondorengoak, [[Abd Allah Muhammad]]ek, ezin izan zuen britainiar gudarostea [[Omdurdamgo gudua]]n menderatu. Hala, [[1898]]ko [[urtarrilaren 19]]an, Sudan britainiar eta egiptoarren mendean geratu zen.
=== XX. mendea ===
Mende hasieran, ingelesek Sudango ekonomia berpiztu zuten ureztatze bideak hobetzean, [[kotoi]]aren ekoizpena hastean, burdinbidea eta portu bat egitean, eta neurri batean, irakaskuntza bideratzean. Hala ere, Sudango iparraldearen eta hegoaldearen arteko aldea agerian zegoen: batetik iparraldea, basamortua, biztanleriaren gehiengoa osatzen zuten arabiar eta musulmanen bizitokia, eta bestetik, hegoaldea, zingiratsua, kristau erlijioaren eta animismoaren jarraitzaileen lurraldea. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, egiptoar abertzaleek Sudan beretzat hartu nahi izan zuten, sudandarrak berak Egiptoren aldekoen eta burujabetasun osoaren aldekoen artean banatuak zeudela. Horrenbestez, 1951n, [[Faruk Egiptokoa|Faruq I.a]] Egiptoko erregeak, [[Ingalaterra]]rekin egina zuen hitzarmena bertan behera utzi eta Sudango errege izendatu zuen bere burua. Nolanahi ere, 1952an Faruq erregetzatik kendu zuten, eta handik urte gutxira, [[Kairo]]k [[autodeterminazio]] eskubidea (1953) eta burujabetasuna (1956) onartu zizkion Sudani. Antzinako Nubia Sudango errepublika bihurtu zen.
=== Sudango errepublika ===
{{sakontzeko|Iran-Sudan harremanak}}
Harrezkero, baina, herrialdearen arazo nagusia erdialdean eta iparraldean bizi diren musulmanen eta hegoaldeko sudandar kristau eta animisten arteko arraza eta erlijio gatazka da, gerra zibil luze bati bide eman diona. Bestalde, musulmanen beren artean, ''mahd'' eta ''jatmi'' sekten arteko aurkakotasuna politikara hedatu da, eta Sudango errepublikak, batetik, gobernu parlamentario gauzaezak bezain laburrak (1956-58, 1965-69, 1985-89) eta, bestetik, estatu kolpeen bidez aginpidea iritsitako militarren mendeko gobernuak izan ditu. 1969an, bada, [[Yaffar al Numeiry]] jeneralak hartu zuen aginpidea. Numeiry-k, [[Gamal Abdel Nasser|Nasser]] Egiptoko lehendakariaren jarraitzaile izanak, ezkerreko politika bideratu nahi izan zuen, eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESBen]] laguntza bilatu zuen sudandar komunisten kontrako esetsaldia bideratzen zuen. [[Libia]]ko lehendakari [[Muammar al Kadafi|Kadafiren]] aurka eta [[Anuar as Sadat]] egiptoarraren alde egin zuen. [[1983]]an [[Korana]]ren legea ''([[xaria|sharia]])'' ezarri zuen indarrean zegoen kode penalaren ordez. Hegoaldeko biztanleriaren kalterako zen erabaki horren ondorioz, hegoaldearen banakuntza aldarrikatzen duen ''Sudanen Askapenaren aldeko Herri Gudarostea'' (SAHG) sortu zen,
=== Darfurko gerra ===
|