1984 (eleberria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
30. lerroa:
'''1984''' fikzio-politikako [[eleberri]] distopikoa da, [[George Orwell]]ek [[1948]]an idatzia. Bertan, nonahi dagoen [[estatu]]ak alderdi totalitarioko kideak lege eta arauak betetzera behartzen ditu doktrinamendua, propaganda, beldurra eta zigorraren bidez. Eleberriak ''Anaia Nagusia'' zelataria, 101. gela, pentsamendu-polizia eta hizketaberri (politikarien eta burokraten hizkuntza) bezalako kontzeptuak sortu zituen.
 
Eleberriak, [[Iona]] uharte bakartian idatziak, salmenta arrakasta handia izan zuen, eta [[XX. mendea]]n eragin handiena izan duen liburuetako bat da. XX. mendeko hasierako trilogia [[Distopia|distopiko]]ko lan gorentzat jotzen da, [[Aldous Huxley]]ren ''[[Bai mundu berria]]'' eta [[Ray Bradbury]]ren ''[[Fahrenheit 451]]''ekin batera. [[2007]]an Txalaparta argitaletxeak eman zuen argitara [[euskara]]z lehendabizikoz, [[Oskar Arana]]ren itzulpena dela medio.<ref>[https://goiena.eus/arrasate/1386608847433-oskar-arana-arrasatearrak-1984-liburua-euskaratu-du ''Goiena.eus'': Oskar Arana aramaioarrak ''1984'' liburua euskaratu du.]</ref>
 
Askok paralelotasunak aurkitzen dituzte gaur egungo [[gizarte]]aren eta ''1984''ko munduaren artean, gizarte orwelliar bezala ezaguna izaten hasi denean bizi garela iradokiz. ''Orwelliar'' terminoa portaera totalitario eta errepresiogileak dituen gizarte edota erakundeen sinonimo bihurtu da.