Donostiako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
93. lerroa:
 
=== Ameriketara begira ===
[[File:Donostiako_mapa_XVIII_mendea.jpg|thumb|Donostiaren 1719ko abuztuko mapa<ref group="oh">Zuhurtasunez hartu beharreko mapa. Plaza Berria (1820ko hamarkadaz geroztik, [[Konstituzio Plaza]] deitu izan dena) une horretatik aurrera sortu zen, hiriko alde horretako eraikinetan eragindako txikizioak baliatuz.</ref>]]
{{sakontzeko|Caracasko Gipuzkoar Konpainia}}
1713ko [[Utrechteko Ituna]] oso kaltegarria izan zen hiriarentzat, donostiarrek ipar [[Ozeano Atlantikoa|Atlantiko]]ko arrantza-urak galdu baitzituzten. Gainera, ez zuen bakea ekarri, Frantziaren etsaigoa baizik. Hirigintzaren aldetik, eztabaida sakona sortu zen harresiak defentsa elementu gisa mantentzearen aldekoen eta defentsaren gunetzat [[gaztelu]]a hartzearen aldekoen artean eta, kinka horretan, [[Gaztelako koroa|Gaztela]]ko ([[Espainiako historia|Espainia]]ko) [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.a]] errege berriak [[Euskal Herriko historia|Euskal Herri]]ko [[Ebro|Ebroko aduana]]k 171kostaldera ekartzeko ahalegina egin zuen [[1718]]ko otsailean, baina tentsioak tentsio, [[1718ko matxinada|haren kontrako matxinada]] ez zen piztera heldu Donostian. 1719ko abuztuan, Donostia [[Berwick-eko dukea|Berwick dukea]] buru zuen 26.000 gerlariko frantziar armadak hartu zuen [[Lauko Aliantzaren Gerra]]n kokatuta, [[setio]]a jarri ondoren.<ref>Berwickek gotorleku ahulak zituen hiri bat eta elikagai eta munizio urriko garnizio txiki bat topatu zituen. Hiria 2.000 soldadu frantsesez osatutako talde batek okupatu zuen, 1721eko abuztuaren 25a arte. Orduan Hagako eta Madrilgo Bakeen ondorioz alde egin zuten. Hiriaren zati bat oso kaltetuta atera zen setiotik eta, berreraikuntza-lanetan, [[Plaza Berria (Donostia)|Plaza Berria]] sortu zuten Donostiaren erdian olgeta eta merkaturako.</ref>