Irunberri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
57. lerroa:
[[1939]]ko [[maiatzaren 30]]ean [[Nafarroa]]ko aurrezki kutxak sustaturiko kooperatiba sortu zen eta [[1940]]ko [[martxoaren 3]]an San Isidro Upategi kooperatiba. [[Nafarroa]]ko hainbat herritan gertatu bezala, Irunberrin ere lursailen erreforma sakona egin zen [[XX. mendea]]n zehar. Lursailen tamaina txikiak nekazaritza-ustiapenek probetxu txikia izatea eragiten zuen, eta ekoizpena handitzeko hainbat orube txiki batu eta lursail handiagoak sortu ziren. [[1974]]ko erreforma horrek 1.634 hektareatan gauzatu zen eta 274 jaberi eragin zien. Hektarea horietan zeuden 3.249 lursailak 458 lursailetara murriztu ziren.
 
Irunberriko lur komunak 3.222 hektarea hartzen zituen [[1990eko hamarkada]]n (erroldaturiko laborantza lurren % 60,9), [[Nafarroa]]ko batezbestekoa baino askoz gehiago.
 
=== Industria ===
Industrian herritarren % 60k egiten du lan, bai Irunberrin bertan dauden enpresetan, bai [[Agoitz]] eta [[Iruñea]] bitarteko industrialdeetako enpresetan. Sortutako lehen enpresak manufaktura eta autoen konponketarako tailer txikiak izan ziren [[XX. mendea]]ren hasieratik aurrera. Ondoren, mota askotako enpresa txikiek pabilioiak eraiki zituzten herriaren kanpoaldean, eta azkenik, [[XX. mendea]]ren amaieran, [[Nafarroa]]ko gobernuak zuzenduriko hazkunde industriala gauzatu zen.
 
[[Nafarroa]]ko gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez, Irunberri industrialdea eraiki zen [[XXI. mendea]]ren hasieran. Eraikuntza lanak [[2008]]an hasi eta urtebete geroago amaitu ziren hiritartzearekin, ondoren, enpresen pabilioiak eraikitzen hasi ziren. Proiektua [[2007]]ko [[urtarrilaren 18]]an aurkeztu zieten [[Nafarroa]]ko gobernuko arduradunek Irunberriko udaleko ordezkariei. Azpiegituraren datu teknikoak honakoak dira:
Anonymous user