Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako auzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t est
t ref
2. lerroa:
'''Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako auzia''', legez '''20907/2017 Auzi Berezia,''' 2019ko otsailaren 12an hasitako ahozko auzi judizial bat da, [[Espainiako Auzitegi Gorena|Espainiako Auzitegi Gorenean]] izaten ari dena. [[Pablo Llarena]] epaileak koordinatu zuen [[instrukzio (zuzenbidea)|instrukzioa]] 2017ko urritik 2018ko uztailera eta, ondorioz, 18 pertsona izaten ari dira auzipetuak, tartean direla [[Carles Puigdemont]]en gobernuko kide ia guztiak, [[Jordi Sànchez]] eta [[Jordi Cuixart]] kultura eta politikako aktibistak, [[Carme Forcadell]] [[Kataluniako Parlamentua|Kataluniako Parlamentuko]] buru ohia, eta bertako hainbat kide.
 
[[Manuel Marchena]] epaileak zuzentzen du epaiketako [[Ahozko ikustaldia|ahozko ikustaldia]]. Akusatu batzuk behin-behinean espetxeratu zituzten fidantzarik gabe instrukzioa abiatu zenean.<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euronews.com/2019/01/07/the-trial-of-catalan-referendum-leaders-casts-a-long-shadow-over-the-eu-s-credibility-view|izenburua=The trial of Catalan referendum leaders casts a long shadow over the EU's credibility|abizena=|izena=|data=|webgunea=www.euronews.com|sartze-data=2019-02-09}}</ref><ref>{{Erreferentzia|url=https://elpais.com/elpais/2019/02/01/inenglish/1549019566_593245.html|izenburua=Catalan independence leaders moved to Madrid jails ahead of trial|abizena=Congostrina|izena=Alfonso L.|data=2019-02-01|egunkaria=El País|sartze-data=2019-02-09|hizkuntza=en|issn=1134-6582}}</ref> Entzunaldiak, konklusioak entzun ondoren, 2019ko ekainaren 12an amaitu ziren; fiskaltzak kargu larrienak berretsi zituen: [[asaldaketa]] (indarkeria bidezko [[Albaramendu|altxamendua]]), "estatu kolpea" izan zelakoan.<ref>{{Erreferentzia|izena=Reyes|abizena=Rincón|izenburua=La Fiscalía eleva el ‘procés’ a un golpe de Estado que recurrió a la violencia|hizkuntza=es|data=2019-06-05|url=https://elpais.com/politica/2019/06/04/actualidad/1559632209_987220.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2019-06-12}}</ref> Auzipetu guztiek zigorren gogortasuna nabarmendu zuten, eta salatu fiskaltzak gertakariak puztu eta desitxuratu zituela, "mugimendu independentista zigortzearren".<ref>{{Erreferentzia|izena=Gorka Berasategi|abizena=Otamendi|izenburua=Auzia politikaren esparrura itzultzeko eskatu diote auzipetuek epaimahairi|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/167585/auzia-politikaren-esparrura-itzultzeko-eskatu-diote-auzipetuek-epaimahairi.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-06-12}}</ref> [[Amnesty International]]<nowiki/>ek<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.amnesty.org/en/documents/document/?indexNumber=eur41%2f7308%2f2017&hizkuntza=en|izenburua=Document (Amnesty International)|website=www.amnesty.org|sartze-data=2019-02-21}}</ref> eta [[Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoa|Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioak]]<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.ohchr.org/en/NewsEvents/Pages/DisplayNews.aspx?NewsID=22772&LangID=E|izenburua=OHCHR - High Commissioner’s global update of human rights concerns|website=www.ohchr.org|accessdate=21 February 2019}}</ref> kezka handia agertu dute neurri horiek eta akusazio larriak direla eta.