Frantzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
96. lerroa:
 
=== Mugak ===
Metropolitar Frantzia kontinentalak hexagono baten itxura du, eta 965 bat kilometro luze eta 935 bat kilometro zabal da. Haren mugak 2.970 km luze dira: [[Espainia]] (650 km), [[Belgika]] (620 km), [[Suitza]] (572 km), [[Italia]] (515 km), [[Alemania]] (450 km), [[Luxenburgo]] (73 km), [[Andorra]] (57 km) eta [[Monako]] (4,5 km). [[Guyana Frantsesa|Guyanako]] mugak 580 km luze dira [[Brasil]]ekin eta 520 km [[Surinam]]ekin. [[Saint Martin]] uharteak ([[Antillak]]) 10,2 km luze den muga eraikigabea du [[Herbehereak|Herbehereen]] uharte zatiarekin. Azkenik, [[Antartika]]n Frantziak beretzat duen Terre Adélie lurraldea ([[Frantziaren lurralde austral eta antartikoak|TAAF]]) muga du [[Australia]]k beretzat duen lurraldearekin.
 
Frantziako kostak lau itsasotara ematen duenez ([[Ipar itsasoa|Ipar Itsasoa]], [[Mantxako kanala]], [[Ozeano Atlantikoa]] eta [[Mediterraneoa]]), herrialdea komunikazio- eta kultura-bidegurutze paregabea da.