Ireki menu nagusia

Aldaketak

[[1948]]an [[Léopold Sédar Senghor]]-ek ([[Senegal]]) argitaratu zuen ''Anthologie de la nouvelle poésie nègre et malgache de langue française'', [[frantses]]ezko poesiari buruzko lehenengo antologia.
 
[[1962]]an Ngugi wa Thiong'o-k ([[Kenya]]) ''The Black Hermit'' drama aurkeztu zuen, tribuen arteko arrazakeriaren gaia hartuta. Bere ama-hizkuntzan, [[gikuyu|gikuyuz]] idatzi zuen ''Ngaahika Ndeenda, Ngaahika Ndeenda'' eta [[1977]] gartzelan atxilotuta izanik arrazoi politikoak zirela medio, hasi zen bere ama-hizkuntzan idazten lehenengo eleberria ''Caitaani mũtharaba-Inĩ''.<ref>Fernandez Quincoces, Sonia.-''Ngũgĩ wa Thiong’o, idazle erraldoia'', 2015eko otsailaren 17an, ''Literafricas'' blogean [https://literafrica.wordpress.com/2015/02/17/ngugi-wa-thiongo-idazle-erraldoia/], kontsulta data: 2019-06-10</ref>.
 
XX. mendearen bigarren erdialdean ingeles hizkuntzan idazten duten zenbait egile nabarmentzen dira, hala nola, [[Chinua Achebe]] eta [[Wole Soyinka]] idazle [[Nigeria|nigeriarrak]], [[Ghana|Ghanako]] [[Kofi Awoonor]] edo [[Kenia|Keniako]] [[Ngũgĩ wa Thiong'o]], eleberrigintzan. Hedapen horretan mendebaldean zerikusi handia izan zuten Heinneman argitaletxe britaniarra edo Longman edo East African Publishing House bezalako argitaltxeak. Halere, zenbait korronteen arabera, Afrikar literatura baino, afroeuropear literaturatzat hartu izan da, bai erabilitako hizkuntzagatik, bai narrazioek islatzen duten influentziagatik.<ref>{{es}}Ngũgĩ wa Thiong'o.-'Descolonizar la mente : la política lingüística de la literatura africana'. Barcelona : Penguin Random House, 2015. or.123</ref>.Aitzitik, afrikar literaturak bertako hizkuntzatan sortutakoa kontuan hartu beharko luke, nahiz eta hainbat arazo sortu diren garatzeko, besteak beste, hizkuntzaren irakaspena, atzerritarrek eginiko eredu ortografikoak, batzutan oso egokiak ez direnak, hizkuntzen normalizazio falta edo irakurle kopuru urria. Era berean, arabieraz eginikoa eta diasporakoa ere haintzakotzat hartu behar dira, batik bat [[Karibe]] eta [[afroamerikarra]].<ref>{{es}}Ngũgĩ wa Thiong'o.(2015)or.163</ref>.
 
== Idazleak ==
1.334

edits