«Objektu zuzen»: berrikuspenen arteko aldeak

1.441 bytes added ,  Duela 3 urte
ez dago edizio laburpenik
(Orrialde berria: '''Objektu zuzena''' funtzio sintaktiko bat da, izen-sintagma edo mendeko perpaus batek betetzen duena eta aditz iragankor baten esanahia zehaztea helburu duena, ''ze...)
 
No edit summary
'''Objektu zuzena''' funtzio sintaktiko bat da, [[izen-sintagma]] edo [[mendeko perpaus]] batek betetzen duena eta [[aditz iragankor]] baten esanahia zehaztea helburu duena, ''zerZer?'' galderariedo ''Nor?'' galderei erantzunez (baina ez ''Zer gertatu da?'' edo ''Nor etorri da?'' modukoei —bi horien modukoetan galdetzaileak subjektuak direlako—, ''Zer ikusi du / dio horrek?'' edo ''Nor ikusi du horrek?'' modukoei baizik).
 
Zenbait hizkuntzak funtzio hori akusatibo kasuaz agertzen dute; aldiz, euskaraz, ''Nor'' kasuaz ematen da, esaldi iragangaitzetako subjektua bezala. Adibidez:
 
* alemanez: '''''Der Hund''' ist klein'' ('''Txakurra''' txikia da). ''Ich habe '''den Hund''' gesehen'' ('''Txakurra''' ikusi dut).
 
* latinez: '''''Canis''' parvus est'' ('''Txakurra''' txikia da). '''''Canem''' vidi'' ('''Txakurra''' ikusi dut).
 
Lehen esaldietako ''Der Hund'' eta ''Canis'' nominatiboan daude, subjektuak direlako; bigarren esaldietan, ''den Hund'' eta ''Canem'' akusatiboan daude, objektu zuzenak direlako. Euskaraz ez da bereizketa hori egiten, kasu guztietan ''Txakurra'' hitza erabiltzen baita, ''Nor'' eta ''Nork'' subjektuak egoteak funtzioa bereizten baitu:
 
(Norbaitek) '''''Txakurrak''' ikusi ditu'' vs '''''Txakurrak''' (gauza horiek) ikusi ditu''. Lehen esaldian, '''''Txakurrak''''' izena ''Nor'' plurala da eta testuinguruak ikusleren bat dagoela ongi zehazten badu, inork [subjektuak] zenbait txakur [objektu zuzena] ikusi dituela ulertzen da. Bigarren esaldiko testuinguruan, aitzitik, '''''Txakurrak''''' izena ''Nork'' dela ulertzen bada, txakur batek [subjektua] zenbait gauza [objektu zuzena] ikusi dituela ematen da aditzera.
 
{{hizkuntzalaritza zirriborroa}}
5.557

edits