Ireki menu nagusia

Aldaketak

+Erreferentzia bat
[[1868ko Iraultza|1868. urteko iraileko iraultzak]] Euskal Herrira itzultzera behartu zuen. Batzar Iraultzaileak aukeratu eta [[Eduardo Victoria de Lezea]]k zuzendutako udalgobernu liberalean zinegotzi izendatua izan zen. [[1872]]ko otsailaren 1ean, [[Bigarren Karlistaldia]]ren hasieraren bezperetan, Bilboko alkate hautatu zuten.<ref name="Urquijo Goitia 2">[[Urquijo Goitia 1995]], 401. orr.</ref> Hilabete batzuen buruan, maiatzaren 29an, dimisioa aurkeztu zuen, karlistekin negoziatu zen [[Zornotzako ituna]]rekin ados ez zegoelako. 1876 eta 1877 urte bitartean foru instituzioak ezabatu aurretiko Bizkaiko azken [[ahaldun nagusi]]a izan zen.<ref name="Urquijo Goitia1">[[Urquijo Goitia 1995]], 401. orr.</ref>
 
[[1876]]an [[karlismo|Karlista]] eta [[liberalismo|liberalen]] arteko gerra amaitutakoan, [[Foruen amaiera Hego Euskal Herrian#Foruen abolizioa gerraostean|foruak galtzeko zorian]] zeudelarik, [[Madril]]a jo zuen, 1839. urteko legedia mantentzeko asmoz. Apirilean foru konponbidea negoziatzeko, [[Bizkaiko Batzar Nagusi]]ek Gorteetan mandatari izendatu zuten. <ref name="Urquijo Goitia 3">[[Urquijo Goitia 1995]], 402. orr.</ref> [[Antonio Cánovas del Castillo|Cánovas del Castillo]] Espainiar estatuko gobernuburuarekin elkarrizketatu zen, baina bilerak ez zuen onik izan. Aurreko urtean, karlisten porrotak foruen abolizioa ekarri zezakeela iragarriz, ''Dos palabras sobre el carlismo vascongado'' liburuan, altxamendu karlistak foruekin zer ikusirik ez zuela defendatu zuen.<ref name="Urquijo Goitia 4">[[Urquijo Goitia 1995]], 401. orr.</ref> Madrilen bertan foruen aurkako kanpainari erantzuteko eta hauek defendatzeko asmoz, eta beste euskal foruzale askorekin batera, 1876tik 1878ra bitartean argitaratu zen ''[[La Paz (egunkaria)|La Paz]]'' aldizkaria sortzen lagundu zuen. Alferrikako ahalegina izan zen eta Canovasek foru erregimena ezeztatzen zuen [https://eu.wikisource.org/wiki/1876ko_uztailaren_21eko_Legea 1876ko uztailaren 21eko Legea] izenpetu zuen.
 
== Foruzaletasun "gogorraren" buruzagia ==
15.089

edits