Fidel Sagarminaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
24. lerroa:
== Foruzaletasun "gogorraren" buruzagia ==
 
Foruen abolizioaren ondorioz Sagarminaga [[foruzaletasun]] [[liberalismo|liberaletik]] "gogorrera" (gaztelaniaz "intransigente") igaro zen<ref name="Agirreazkuenaga 1">[[Agirreazkuenaga 2002]], 419. orr.</ref>, 1876ko lege ezeztatzailea ez onartzea eta indargabetzea helburu zuena. 1876tik aurrera eta 1880ko hamarkadan zehar foruen berrezarpenaren aldeko korronte politiko horretakohorren buruzagi politikoa izan zen. [[1876]]<ref name="Ortigosa Martín 1">[[Ortigosa Martín 2013]], 260. orr.</ref> edo [[1877]]an<ref>[http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/partido-fuerista/ar-118003/ "Partido Fuerista"], Auñamendi Eusko Entziklopedia {{es}}</ref> Euskal Batasunaren Alderdi Foruzalea (gaztelaniaz Partido Fuerista de Unión Vascongada) alderdia sortu zuen, handik gutxira [[Euskal-Nafar Batasuna]] (Unión Vasco-Navarra) izena hartuko zuena, eta [[La Unión Vasco-Navarra|izen bereko]] egunkaria bozeramaile izango zuena. Aipatu alderdia Euskal Herriko elkarte politiko espezifiko bat antolatzeko lehen saiakera izan zen.<ref name="Díez Medrano 1">[[Díez Medrano 1999]], 88. orr.</ref> [[1879]]an foruen aldeko [[Euskal-Erria elkartea]] sortu zuen Bilbon, beste lagun batzuekin batera. Urte berean Gorteetako diputatu hautatu zuten [[Durango]]ko hauteskunde-barrutiko ordezkari gisa, Euskal-Nafar Batasuna alderdiaren eskutik.
 
Euskal Nafar Batasuna alderdia eta Euskal-Erria elkartea, antzeko ideiak zituen [[Nafarroako Euskal Elkargoa]]rekin batera, mugimendu foruzalearen zutabe politikoak izan ziren. Foruen abolizioaren ondoren eta ondorioz antolatu zen mugimendu politiko-kultural hau [[Lehen Euskal Pizkundea]]ren bultzatzailea izan zen Hego Euskal Herrian. Zenbait autorek [[euskal nazionalismo]]aren aurrekaritzat jotzen dute.