Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
== Euskal Herriratzea ==
[[1868ko Iraultza|1868. urteko iraileko iraultzak]] Euskal Herrira itzultzera behartu zuen. Batzar Iraultzaileak aukeratu eta [[Eduardo Victoria de Lezea]]k zuzendutako udalgobernu liberalean zinegotzi izendatua izan zen. [[1872]]ko otsailaren 1ean, [[Bigarren Karlistaldia]]ren hasieraren bezperetan, Bilboko alkate hautatu zuten.<ref name="Urquijo Goitia 2">[[Urquijo Goitia 1995]], 401. orr.</ref> Hilabete batzuen buruan, maiatzaren 29an, dimisioa aurkeztu zuen, karlistekin negoziatu zen [[Zornotzako ituna]]renrekin ondorenados ez zegoelako. 1876 eta 1877 urte bitartean foru instituzioak ezabatu aurretiko Bizkaiko azken [[ahaldun nagusi]]a izan zen.<ref name="Urquijo Goitia1">[[Urquijo Goitia 1995]], 401. orr.</ref>
 
[[1876]]an [[karlismo|Karlista]] eta [[liberalismo|liberalen]] arteko gerra amaitutakoan, [[Foruen amaiera Hego Euskal Herrian#Foruen abolizioa gerraostean|foruak galtzeko zorian]] zeudelarik, [[Madril]]a jo zuen, 1839. urteko legedia mantentzeko asmoz. [[Antonio Cánovas del Castillo|Cánovas del Castillo]] Espainiar estatuko gobernuburuarekin elkarrizketatu zen, baina bilerak ez zuen onik izan. Aurreko urtean, karlisten porrotak foruen abolizioa ekarri zezakeela iragarriz, ''Dos palabras sobre el carlismo vascongado'' liburuan, altxamendu karlistak foruekin zer ikusirik ez zuela defendatu zuen. Madrilen bertan foruen aurkako kanpainari erantzuteko eta hauek defendatzeko asmoz, eta beste euskal foruzale askorekin batera, 1876tik 1878ra bitartean argitaratu zen ''[[La Paz (egunkaria)|La Paz]]'' aldizkarianaldizkaria kolaboratusortzen lagundu zuen. Alferriko ahalegina izan zen eta Canovasek foru erregimena ezeztatzen zuen [https://eu.wikisource.org/wiki/1876ko_uztailaren_21eko_Legea 1876ko uztailaren 21eko Legea] izenpetu zuen.
 
== Foruzaletasun "gogorraren" buruzagia ==
 
Foruen abolizioaren ondorioz Sagarminaga foruzaletasun liberaletik "gogorrera" (gaztelaniaz "intransigente") igaro zen<ref name="Agirreazkuenaga 1">[[Agirreazkuenaga 2002]], 419. orr.</ref>, 1876ko lege ezeztatzailea ez onartzea eta indargabetzea helburu zuena. 1876tik aurrera eta 1880ko hamarkadan zehar korronte politiko horretako buruzagi politikoa izan zen. [[1876]]<ref name="Ortigosa Martín 1">[[Ortigosa Martín 2013]], 260. orr.</ref> edo [[1877]]an<ref>[http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/partido-fuerista/ar-118003/ "Partido Fuerista"], Auñamendi Eusko Entziklopedia {{es}}</ref> Euskal Batasunaren Alderdi Foruzalea (gaztelaniaz Partido Fuerista de Unión Vascongada) alderdia sortu zuen, handik gutxira [[Euskal-Nafar Batasuna]] (gaztelaniaz Unión Vasco-Navarra) izena hartuko zuena, eta [[La Unión Vasco-Navarra|izen bereko]] egunkaria bozeramaile izango zuena. Aipatu alderdia Euskal Herriko elkarte politiko espezifiko bat antolatzeko lehen saiakera izan zen.<ref name="Díez Medrano 1">[[Díez Medrano 1999]], 88. orr.</ref> [[1879]]an foruen aldeko [[Euskal-Erria elkartea]] sortu zuen Bilbon, beste lagun batzuekin batera. Urte berean Gorteetako diputatu hautatu zuten [[Durango]]ko hauteskunde-barrutiko ordezkari gisa, Euskal-Nafar Batasuna alderdiaren eskutik.
15.057

edits