Fidel Sagarminaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
20. lerroa:
Foruen abolizioaren ondorioz Sagarminaga foruzaletasun liberaletik "gogorrera" (gaztelaniaz "intransigente") igaro zen, 1876ko lege ezeztatzailea ez onartzea eta indargabetzea helburu zuena. 1876tik aurrera eta 1880ko hamarkadan zehar korronte politiko horretako buruzagi politikoa izan zen. [[1876]]<ref name="Ortigosa Martín 1">[[Ortigosa Martín 2013]], 260. orr.</ref> edo [[1877]]an<ref>[http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/partido-fuerista/ar-118003/ "Partido Fuerista"], Auñamendi Eusko Entziklopedia {{es}}</ref> Euskal Batasunaren Alderdi Foruzalea (gaztelaniaz Partido Fuerista de Unión Vascongada) alderdia sortu zuen, handik gutxira [[Euskal-Nafar Batasuna]] (gaztelaniaz Unión Vasco-Navarra) izena hartuko zuena. Aipatu alderdia Euskal Herriko elkarte politiko espezifiko bat antolatzeko lehen saiakera izan zen.<ref name="Díez Medrano 1">[[Díez Medrano 1999]], 88. orr.</ref> [[1879]]an foruen aldeko [[Euskal-Erria elkartea]] sortu zuen Bilbon, beste lagun batzuekin batera. Urte berean Gorteetako diputatu hautatu zuten [[Durango]]ren ordezkari gisa, Euskal-Nafar Batasuna alderdiaren eskutik.
 
Euskal Nafar Batasuna alderdia eta Euskal-Erria elkartea, antzeko ideiak zituen [[Nafarroako Euskal Elkargoa]]rekin batera, mugimendu foruzalearen zutabe politikoak izan ziren. Foruen abolizioaren ondoren eta ondorioz antolatu zen mugimendu politiko-kultural hau [[Lehen Euskal Pizkundea]]ren bultzailea izan zen Hego Euskal Herrian. Zenbait autorek [[euskal nazionalismo]]aren aurrekaritzat jo zuten.
 
''[[La Paz (egunkaria)|La Paz]]'' aldizkaria sortu zuen Madrilen, eta historiako obrak ere idatzi zituen. Lan aipagarriak: ''El gobierno y régimen foral del señorío de Vizcaya desde el reinado de Felipe II hasta la mayor edad de Elisabet II'' (1892) eta ''Memorias históricas de Vizcaya'' (1880).