Ireki menu nagusia

Aldaketak

Zuzenketatxoa
[[1876]]an [[karlismo|Karlista]] eta [[liberalismo|liberalen]] arteko gerra amaitutakoan, [[Foruen amaiera Hego Euskal Herrian#Foruen abolizioa gerraostean|foruak galtzeko zorian]] zeudelarik, [[Madril]]a jo zuen, 1839. urteko legedia mantentzeko asmoz. [[Antonio Cánovas del Castillo|Cánovas del Castillo]] Espainiar estatuko gobernuburuarekin elkarrizketatu zen, baina bilerak ez zuen onik izan. Aurreko urtean, ''Dos palabras sobre el carlismo vascongado'' liburuan, altxamendu karlistak foruekin zer ikusirik ez zuela defendatu zuen. Madrilen bertan foruen aurkako kanpainari erantzuteko eta hauek defendatzeko asmoz, eta beste euskal foruzale askorekin batera, 1876tik 1878ra bitartean argitaratu zen ''[[La Paz (egunkaria)|La Paz]]'' aldizkarian kolaboratu zuen. Alferriko ahalegina izan zen eta Canovasek foru erregimena ezeztatzen zuen [https://eu.wikisource.org/wiki/1876ko_uztailaren_21eko_Legea 1876ko uztailaren 21eko Legea] izenpetu zuen.
 
Foruen abolizioaren ondorioz Sagarminaga foruzaletasun liberaletik "gogorrera" (gaztelaniaz "intransigente") igaro zen, 1876ko lege ezeztatzailea ez onartzea eta indargabetzea helburu zuena. 1876tik aurrera eta 1880ko hamarkadan zehar korronte politiko horretako buruzagi politikoa izan zen. [[1876]]<ref name="Ortigosa Martín 1">[[Ortigosa Martín 2013]], 260. orr.</ref> edo [[1877]]an<ref>[http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/partido-fuerista/ar-118003/ "Partido Fuerista"], Auñamendi Eusko Entziklopedia {{es}}</ref> Euskal Batasunaren Alderdi Foruzalea (gaztelaniaz Partido Fuerista de Unión Vascongada) alderdia sortu zuen, handik gutxira [[Euskal-Nafar Batasuna]] (gaztelaniaz Unión Vasco-Navarra]]) izena hartuko zuena. Aipatu alderdia Euskal Herriko elkarte politiko espezifiko bat antolatzeko lehen saiakera izan zen.<ref name="Díez Medrano 1">[[Díez Medrano 1999]], 88. orr.</ref> [[1879]]an foruen aldeko [[Euskal-Erria elkartea]] sortu zuen Bilbon, beste lagun batzuekin batera. Urte berean Gorteetako diputatu hautatu zuten [[Durango]]ren ordezkari gisa, UniónEuskal-Nafar Vasco-NavarraBatasuna alderdiaren eskutik.
 
''[[La Paz (egunkaria)|La Paz]]'' aldizkaria sortu zuen Madrilen, eta historiako obrak ere idatzi zituen. Lan aipagarriak: ''El gobierno y régimen foral del señorío de Vizcaya desde el reinado de Felipe II hasta la mayor edad de Elisabet II'' (1892) eta ''Memorias históricas de Vizcaya'' (1880).
15.071

edits