Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
[[Bilbo]]n [[1830]]eko irailaren 27an jaioa<ref name="Urquijo Goitia 1">[[Urquijo Goitia 1995]], 400. orr.</ref>, bere gurasoak Pedro Sagarminaga Gandasegi eta Martina Epalza Lekanda izan ziren, biak bilbotarrak. María Angeles Padilla Montoto ezkondu zuen, eta seme bat izan zuten, Pablo, aita baino lehenago hil zena.<ref name="Chacón Delgado 1">[[Chacón Delgado 2015]], 311. orr.</ref>
 
[[Ramón María Narváez]]en gobernu [[Alderdi Moderatua|moderatuetan]] Bizkaiko Probintzia Kontseiluko bigarren Ofizial izendatua izan zen, [[1850]]ean kargua utziz. [[Sociedad Bilbaina]]ko kide gisa nabarmendu zen, zeinaren idazkaria izan zen [[1856]]an eta Madrilgo Ateneoan aktiboki parte hartu zuen. Handik gutxira administrazioara itzuli zen, [[Francisco Armero Peñaranda|Francisco Armero]]ren gobernuarekin [[1857]]tik [[1858]]ra bitartean Cuencako [[gobernadore zibil]]a izendatua izan zenean. [[José Posada Herrera]]k, [[Leopoldo O'Donnell]] buru zuen [[Unión Liberal]]aren gabineteko Gobernazio ministroak, Gobernazioko idazkaritzako bigarren mailako ofizial gisa errekuperatu zuen. [[1858]]tik [[1863]]ra bitartean egon zen karguan, eta garai horretan [[Antonio Cánovas del Castillo]] Ministerioko idazkariordea ezagutu zuen. 1863an igoarazi zuten, lehen mailako ofizial izendatua izan zela. Hurrengo urtean, osasun arazoak medio, kargua utzi zuen. 1858an Diputatuen Kongresuan eserlekua lortu zuen, Unión Liberal alderdiaren zerrendetan Vinarozko barrutian hautatua. <ref>{{erreferentzia|url=http://www.congreso.es/portal/page/portal/Congreso/Congreso/Iniciativas?_piref73_2148295_73_1335437_1335437.next_page=/wc/servidorCGI&CMD=VERLST&BASE=DIPH&FMT=DIPHXD1S.fmt&DOCS=1-1&DOCORDER=FIFO&OPDEF=Y&NUM1=&DES1=&QUERY=%28102670%29.NDIP.|izenburua=Sagarminaga y Epalza, Fidel. 22. Elecciones 31.10.1858|bilduma=Buscador histórico de diputados 1810-1977|editorial=[[Congreso de los Diputados]]}}</ref>
[[1868ko Iraultza|1868. urteko iraileko iraultzak]] Euskal Herrira itzultzera behartu zuen. Batzar Iraultzaileak aukeratu eta [[Eduardo Victoria de Lezea]]k zuzendutako udalgobernu liberalean zinegotzi izendatua izan zen. [[1872]]ko otsailaren 1ean, [[Bigarren Karlistaldia]]ren hasieraren bezperetan, Bilboko alkate hautatu zuten.<ref name="Urquijo Goitia 2">[[Urquijo Goitia 1995]], 401. orr.</ref> Hilabete batzuen buruan, maiatzaren 29an, dimisioa aurkeztu zuen, karlistekin negoziatu zen [[Zornotzako ituna]]ren ondoren. 1876 eta 1877 urte bitartean foru instituzioak ezabatu aurretiko Bizkaiko azken [[ahaldun nagusi]]a izan zen.<ref name="Urquijo Goitia1">[[Urquijo Goitia 1995]], 401. orr.</ref>
 
[[1876]]an [[karlismo|Karlista]] eta [[liberalismo|liberalen]] arteko gerra amaitutakoan, [[Foruen amaiera Hego Euskal Herrian#Foruen abolizioa gerraostean|foruak galtzeko zorian]] zeudelarik, [[Madril]]a jo zuen, 1839. urteko legedia mantentzeko asmoz. [[Antonio Cánovas del Castillo|Cánovas del Castillo]] Espainiar estatuko gobernuburuarekin elkarrizketatu zen, baina bilerak ez zuen onik izan. Aurreko urtean, ''Dos palabras sobre el carlismo vascongado'' liburuan, altxamendu karlistak foruekin zer ikusirik ez zuela defendatu zuen. Madrilen bertan foruen aurkako kanpainari erantzuteko eta hauek defendatzeko asmoz, eta beste euskal foruzale askorekin batera, 1876tik 1878ra bitartean argitaratu zen ''[[La Paz (egunkaria)|La Paz]]'' aldizkarian kolaboratu zuen. Ahalegina alferrik izan zen eta Canovasek foru erregimena ezeztatzen zuen [https://eu.wikisource.org/wiki/1876ko_uztailaren_21eko_Legea 1876ko uztailaren 21eko Legea] izenpetu zuen. Foruen abolizioaren ondorioz Sagarminaga foruzaletasun liberaletik "gogorrera" (gaztelaniaz "intransigente") igaro zen, 1876ko lege ezeztatzailea ez onartzea eta indargabetzea helburu zuena. 1876tik aurrera eta 1880ko hamarkadan zehar korronte politiko horretako buruzagi politikoa izan zen.
 
[[1876]]<ref name="Ortigosa Martín 1">[[Ortigosa Martín 2013]], 260. orr.</ref> edo [[1877]]an<ref>[http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/partido-fuerista/ar-118003/ "Partido Fuerista"], Auñamendi Eusko Entziklopedia {{es}}</ref> Euskal Batasunaren Alderdi Foruzalea (gaztelaniaz Partido Fuerista de Unión Vascongada) alderdia sortu zuen, handik gutxira [[Unión Vasco-Navarra]] izena hartuko zuena. Aipatu alderdia Euskal Herriko elkarte politiko espezifiko bat antolatzeko lehen saiakera izan zen.<ref name="Díez Medrano 1">[[Díez Medrano 1999]], 88. orr.</ref> [[1879]]an foruen aldeko [[Euskal-Erria elkartea]] sortu zuen Bilbon, beste lagun batzuekin batera. Urte berean Gorteetako diputatu hautatu zuten [[Durango]]ren ordezkari gisa, Unión Vasco-Navarra alderdiaren eskutik.
15.071

edits