Fidel Sagarminaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketa txikia
14. lerroa:
[[1868ko Iraultza|1868. urteko iraileko iraultzak]] Euskal Herrira itzultzera behartu zuen. Batzar Iraultzaileak aukeratu eta [[Eduardo Victoria de Lezea]]k zuzendutako udalgobernu liberalean zinegotzi izendatua izan zen. [[1872]]ko otsailaren 1ean, [[Bigarren Karlistaldia]]ren hasieraren bezperetan, Bilboko alkate hautatu zuten.<ref name="Urquijo Goitia 2">[[Urquijo Goitia 1995]], 401. orr.</ref> Hilabete batzuen buruan, maiatzaren 29an, dimisioa aurkeztu zuen, karlistekin negoziatu zen [[Zornotzako ituna]]ren ondoren. 1876 eta 1877 urte bitartean foru instituzioak ezabatu aurretiko Bizkaiko azken [[ahaldun nagusi]]a izan zen.<ref name="Urquijo Goitia1">[[Urquijo Goitia 1995]], 401. orr.</ref>
 
[[1876]]an [[karlismo|Karlista]] eta [[liberalismo|liberalen]] arteko gerra amaitutakoan, [[Foruen amaiera Hego Euskal Herrian#Foruen abolizioa gerraostean|foruak galtzeko zorian]] zeudelarik, [[Madril]]a jo zuen, 1839. urteko legedia mantentzeko asmoz. [[Antonio Cánovas del Castillo|Cánovas del Castillo]] Espainiar estatuko gobernuburuarekin elkarrizketatu zen, baina bilerak ez zuen onik izan. Aurreko urtean ''Dos palabras sobre el carlismo vascongado'' liburuan, altxamendu karlistak foruekin zer ikusirik ez zutelazuela defendatu zuen. Madrilen bertan foruen aurkako kanpainari erantzuteko eta hauek defendatzeko asmoz, eta beste euskal foruzale askorekin batera, ''[[La Paz (egunkaria)|La Paz]]'' aldizkarian kolaboratu zuen. Ahalegina alferrik izan zen eta Canovasek foru erregimena ezeztatzen zuen [https://eu.wikisource.org/wiki/1876ko_uztailaren_21eko_Legea 1876ko uztailaren 21eko Legea] izenpetu zuen. Foruen abolizioaren ondorioz Sagarminaga foruzaletasun liberaletik "gogorrera" (gaztelaniaz "intransigente") igaro zen, 1876ko uztailaren 21eko legea ez onartzea eta indargabetzea helburu zuena.
 
[[1876]]<ref name="Ortigosa Martín 1">[[Ortigosa Martín 2013]], 260. orr.</ref> edo [[1877]]an<ref>[http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/partido-fuerista/ar-118003/ "Partido Fuerista"], Auñamendi Eusko Entziklopedia {{es}}</ref> Euskal Batasunaren Alderdi Foruzalea (gaztelaniaz Partido Fuerista de Unión Vascongada) alderdia sortu zuen, handik gutxira [[Unión Vasco-Navarra]] izena hartuko zuena. Aipatu alderdia Euskal Herriko elkarte politiko espezifiko bat antolatzeko lehen saiakera izan zen.<ref name="Díez Medrano 1">[[Díez Medrano 1999]], 88. orr.</ref> [[1879]]an foruen aldeko [[Euskal-Erria elkartea]] sortu zuen Bilbon, beste lagun batzuekin batera. Urte berean Gorteetako diputatu hautatu zuten [[Durango]]ren ordezkari gisa, Unión Vasco-Navarra alderdiaren eskutik.