Fidel Sagarminaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
14. lerroa:
[[1868ko Iraultza|1868. urteko iraileko iraultzak]] Euskal Herrira itzultzera behartu zuen. Batzar Iraultzaileak aukeratu eta [[Eduardo Victoria de Lezea]]k zuzendutako udalgobernu liberalean zinegotzi izendatua izan zen. [[1872]]ko otsailaren 1ean, [[Bigarren Karlistaldia]]ren hasieraren bezperetan, Bilboko alkate hautatu zuten.<ref name="Urquijo Goitia 2">[[Urquijo Goitia 1995]], 401. orr.</ref> Hilabete batzuen buruan, maiatzaren 29an, dimisioa aurkeztu zuen, karlistekin negoziatu zen [[Zornotzako ituna]]ren ondoren. 1876 eta 1877 urte bitartean foru instituzioak ezabatu aurretiko Bizkaiko azken [[ahaldun nagusi]]a izan zen.<ref name="Urquijo Goitia1">[[Urquijo Goitia 1995]], 401. orr.</ref>
 
[[1876]]an [[karlismo|Karlista]] eta [[liberalismo|liberalen]] arteko gerra amaitutakoan, [[Foruen amaiera Hego Euskal Herrian#Foruen abolizioa gerraostean|foruak galtzeko zorian]] zeudelarik, [[Madril]]a jo zuen, 1839. urteko legedia mantentzeko asmoz. [[Antonio Cánovas del Castillo|Cánovas del Castillo]] Espainiar estatuko gobernuburuarekin elkarrizketatu zen, baina bilerak ez zuen onik izan. Madrilen bertan foruen aurkako kanpainari erantzuteko eta hauek defendatzeko asmoz, eta beste euskal foruzale askorekin batera, ''[[La Paz (egunkaria)|La Paz]]'' aldizkarian kolaboratu zuen. Ahalegina alferrik izan zen eta Canovasek doru erregimena ezeztatzeko [https://eu.wikisource.org/wiki/1876ko_uztailaren_21eko_Legea|1876ko uztailaren 21eko Legea|1876ko uztailaren 21eko legea] izenpetu zuen. Foruen abolizioaren ondorioz Sagarminaga foruzaletasun liberaletik "gogorrera" (gaztelaniaz "intransigente") igaro zen, 1876ko uztailaren 21eko legea ez onartzea eta indargabetzea helburu zuena.
 
[[1876]]<ref name="Ortigosa Martín 1">[[Ortigosa Martín 2013]], 260. orr.</ref> edo [[1877]]an<ref>[http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/partido-fuerista/ar-118003/ "Partido Fuerista"], Auñamendi Eusko Entziklopedia {{es}}</ref> Euskal Batasunaren Alderdi Foruzalea (gaztelaniaz Partido Fuerista de Unión Vascongada) alderdia sortu zuen, handik gutxira [[Unión Vasco-Navarra]] izena hartuko zuena. Aipatu alderdia Euskal Herriko elkarte politiko espezifiko bat antolatzeko lehen saiakera izan zen.<ref name="Díez Medrano 1">[[Díez Medrano 1999]], 88. orr.</ref> [[1879]]an foruen aldeko [[Euskal-Erria elkartea]] sortu zuen Bilbon, beste lagun batzuekin batera. Urte berean Gorteetako diputatu hautatu zuten [[Durango]]ren ordezkari gisa, Unión Vasco-Navarra alderdiaren eskutik.