Darwinismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
62. lerroa:
Eboluzioaren teoriak oihartzun handia izan du gizartean, jakintzako beste edozein ideiak baino handiagoa, eta gaur egun arte iraun duten istiluak sortu ditu. A''nimalia- eta landare-espezien jatorria'' eta, batez ere, ''Gizakiaren jatorria'' argitaratu bezain laster, gogor eraso eta barre egin zion Darwini garai hartako gizarte-talde askok, Bibliak Jainkoari izaki bizien sortzaile bakar gisa ematen dion zereginari egindako erasoa iritzi baitzieten haren ideiei.
 
Darwinismo soziala esaten zaionak ere beste eztabaida bat sorrarazi zuen Darwinen teoriak zirela eta. Spencerrek eta beste zenbait filosofok, Darwinen teorien aldezle sutsuak, itxuragabetu egin zituzten teoria haiek, eta, jakintzaren testuingurutik aterarik, ekonomiari eta gizarteari aplikatu. Hala, XIX. mendearen bukaeran, darwinismoa garai hartako liberalismo ekonomikoak sorrarazi zituen gizarte-bidegabekeriak zuritzeko erabili izan zen. “Indartsuenak bizirik dirauelako” eta “ahula suntsitzen delako” ideiaren izenean, gizabanakoen arteko borroka fisiko gisa interpretatu baitziren, gizarteko baztertuenen (meategietan lan egiten zuten haurrak barne) zapalkuntza gogorra, esklabotasuna eta arrazakeria zuritu ziren. Darwinismo soziala okerbidez darwinismo zientifikoaren berdindu nahi izan zenez, kalte handia egin zion hari, eta luzaroan gaitzetsia izan zen gizartean, “ideologia” irizten baitzion askok darwinismoari oinarri sendoak zituen jakintza teoria bat bainoago. viva wilirex
 
'''DARWINISMO edo Charles Darwinen''', ingeles biologoaren (1809-1882), espezien eboluzioaren buruz pentsamoldea.