Bertso jarri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Literatura}}
'''Bertso jarri''' edo '''bertso-papera''' [[bertsolari]]ek bat-batean kantatzen ez duen bertsoa da, gehienetan paperean idatzia. Izan ere, Euskaltzaindiako '''Literatura terminoen hiztegiak''' Bertsopaperak galerada moduko orrialde inprimatu gisa definitzen ditu, herri mailako bertso sortak jendartera iritsarazteko paratuak.<ref>Lurdes Otaegi(koor.). Literatura Terminoen Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia, 2008.[https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&lang=eu&layout=lth_list&search=1&view=frontpage&Itemid=474]; kontsulta data 2019ko ekainak 9a</ref>. Edukiei dagokionez, bertsopaperek jasotzen dituztenak dira oroimenaz gain, gordetzeko diren bertsoak, ''Jendearen gogoa irabazteko biderik egokiena'' direlako<ref>Zavala, Antonio.-''Auspoaren auspoa : (itzaldiak = Conferencias). Oiartzun: Sendoa, 1996 T.I., orr.330 [http://www.kmliburutegia.net/Record/255587]</ref>.
[[Antonio Zavala|Antonio Zavalak]] kokatzen du horien jatorria XVIII mendean idazten ziren '''Gabon kantak''' motako eskuizkribuetan, hasieran kulturadun lagunek jasoak eta ondoren, abantailak ikusita, bertsozaleen artean zabalduta.
 
[[Bertsozale Elkartea]]k dioenez [[XIX. mende]]an, bereziki [[Karlistadak|Karlistadei]] lotuta garapen handia izan zuten. Bertso-guduak baino paperean errazagoa zen aldarriak banatzea, eta honek bertso jarrien loraldia ekarri zuen. Garaiko bertsolari askok ez zekiten idazten, beraz industria txiki bat eraiki zen bertsopaper idazle eta saltzaileen artean.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.bertsozale.eus/eu/bertsolaritza/historia|argitaletxea= Bertsozale Elkartea|izenburua=Bertsolaritzaren historia}}</ref>