Maria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
17. lerroa:
Ebanjelioko kontakizuna hastean, Maria [[Josef Nazaretekoa|Josefekin]] ezkontzeko hitz emanda dago. Garai hartako juduen ezkontzan lehen pausoa zen hau: emaztegaiaren etxean ospatzen zen ituna izan ohi zen. Bigarren zatia ezkontza bera zen: senargaiak emaztegaia bere gurasoen etxetik atera eta bere etxera eramaten zuen. Bigarren momentu honetan hasten ziren biak elkarrekin bizitzen.
 
Maria Josefi hitz emanda zegoela [[Deikundea|Jainkoaren aingerua agertu zitzaion]] ([[Lukasen Ebanjelioa{{Biblia|Lukas|Lukasen ebanjelioa]] 1: |26-|38}}). Jainkoak bere semearen Ama izateko aukeratu zuela adierazi zion, [[Espiritu Santua]]ren egitez haurdun geldituko zela. Mariak Jainkoaren borondatea bere egin zuen.
 
Haurdun zegoela, bere senide [[Ikustaldia (kristautasuna)|Elisabet ikustera abiatu zen]], hau ere miragarriro haurdun baitzegoen. Bisita horretan [[Elisabet (Biblia)|Elisabetek]] profezia dohaina jaso eta Maria "Jainkoaren Ama" zela esan zuen. Mariak esker oneko gorespen kantu bat egin zuen (''[[Magnificat]]''), gizaldi guztiek dohatsu deituko dutela aurreikusiz.