Ireki menu nagusia

Aldaketak

47 bytes added ,  Duela 5 hilabete
 
=== Jaiotza eta haurtzaroa ===
{{sakontzeko|Natibitatea}}
 
Jesusen jaiotza eta haurtzaroa ezagutzeko iturri bakarrak Mateo ({{Biblia|Mateo|1|18|2|23}}) eta Lukasen ({{Biblia|Lukas|1|5|2|52}}) ebanjelioak dira. Markosen eta Joanen ebanjelioetan ez dira gai horiek aipatzen.<ref>{{es}} [[Rafael Agirre|Agirre, Rafael]]: [http://www.iglesia.cl/especiales/mesbiblia2006/articulos/aproximacion.pdf "Aproximación actual al Jesús de la historia"], ''Cuadernos de Teología Deusto'', 5. zbk. ISBN 84-7485-424-5</ref><ref name="Quesnel_201">{{fr}} Michel Quesnel, «Jésus et le témoignage des Évangiles», ''Aux origines du christianisme'', Gallimard/Le Monde de la Bible, 2000, 201. orr.</ref>
 
* Mateoren arabera, [[Maria]] bere senargai [[Josef Nazaretekoa|Josefekin]] [[Betleem]]en bizi zen, ezkontzeko hitz emanda. Maria haurdun geratu zen inork nola jakin gabe, eta Josefek beragandik banatzea erabaki zuen. Hala ere, ametsetan mezu bat jaso zuen, Mariaren semea [[Espiritu Santua]]ren bitartez sortu zela esanez, Jainkoak Israeli bidali beharreko Mesias hain zuzen ({{Biblia|Mateo|1|19|21}}). Jesus jaiotzean Ekialdeko Azti batzuk etorri ziren bera gurtzera, izar bati jarraituz. [[Herodes Antipas|Herodes]] erregeak Jesus hil nahi zuela jakinda, Josefek [[Maria]] eta Jesus hartuta [[Egipto]]ra alde egin zuen eta han egon ziren Herodes hil arte ({{Biblia|Mateo|2|19|29}}).
 
* Lukasen ebanjelioaren arabera, Maria eta Josef [[Nazaret]]en bizi ziren. Mariak aingeru baten bidez Jainkoaren semearen ama izango dela jakin zuen ({{Biblia|Lukas|1|26|38}}). Bere haurdunaldia, gainera, bere lehengusina Elisabetenarekin lotuta dago: harengandik jaio zen Joan Bataiatzailea, Jesusi bidea gertatu ziona. Garai hartan [[Erromatar Inperioa]]n errolda garrantzitsu bat egin zen eta Josef [[Betleem]]goa zenez, bertara joan behar izan zen izena ematera.<ref>{{es}} Geza Vermes ''El nacimiento de Jesús'', 237. orr.</ref> Bidaia hartan jaio zen Jesus, estalpe batean. Artzainek eta inguruko herritarrek [[Artzainen gurtza|gurtu zuten]]. Hortik aurrera, Jesusen haurtzaroa Nazareten pasatu zen, 12 urte zituela [[Jerusalem]]era egindako erromesaldi bat gorabehera.
 
=== Bataioa eta tentaldia ===
153.712

edits