«Zigurat»: berrikuspenen arteko aldeak

1 byte added ,  Duela 2 urte
No edit summary
== Funtzioa ==
[[Fitxategi:Ur-Nassiriyah.jpg|thumb|300px|[[Ur hiria]]ren hondarrak, eta, atzealdean, Ur-Nammu zigurata ([[Irak]]).]]
Mesopotamiako zibilizazio desberdinek eraiki zituzten ziguratak, eta oso denbora tarte handian ([[K. a. 3. milurtekoa|K. a. 3.]] eta [[K. a. 1. milurtekoa|1. milurtekoen]] artean). Haien idazkietan, ordea, ez da zehazki azaltzen zeren sinbolo ziren dorre horiek. Aditu gehienen arabera, jainko eta jainkosen lurreko egoitzak ziren.<ref name="dailyhistory">{{erreferentzia|izena=|abizena= |url=https://dailyhistory.org/What_Was_the_Importance_of_Ziggurats_in_Ancient_Mesopotamia%3F#cite_note-6 | izenburua=What Was the Importance of Ziggurats in Ancient Mesopotamia? |sartze-data=2018-6-8 |argitaletxea=dailyhistory.org}}</ref> Helburua zen jainkoak herritik hurbil sentitzea eta, aldi berean, herriak jainkoen babesa nabaritzea. Bertan ez ziren zeremonia edo ospakizun publikoak egiten, eta apaizek bakarrik zuten aukera tenpluaren barrura sartzeko, jainkoak zaintzeko eta haien beharrak asetzeko. Hala, sakrifizioak, eskaintzak eta herriak eginiko opariak kudeatzen zituzten. Apaizak pertsonaia boteretsuak bilakatu ziren Mesopotamian. Jainkoekin zeukaten harreman zuzenak, estatus berezia eman zien oeduko gizarte mailakatuan.
 
[[Sumer]]tarrek eraiki zituzten lehenbiziko ziguratak, [[Uruk Aroa]]n ([[K. a. 3500]]-[[K. a. 2900|2900]]). Haientzat [[kosmos]]ak bi zati zituen: zerua (''an'') goian eta lurra (''ki'') behean. Lurrazalaren azpian zeuden [[lurpeko urak]] (''abzu'') eta azpimundua (''kur''). Ikerlari batzuen arabera, ardatz kosmiko gisa ulertu zituzten ziguratak: lokarri bertikala, zeruaren, lurraren ea azpimunduaren artean, eta baita unibertso ezberdinen arteko lokarri horizontala ere. Horrela, Unibertsoko zerua, lurra, izarrak eta planetak irudikatzen zituen tenpluaren maila bakoitzak.<ref>{{Erreferentzia| abizena = Ragavan| izena = Deena| egile-lotura = Deena Ragavan| artikulua = Entering other worlds: gates, rituals, and cosmic journeys in sumerian sources| editore-abizena = Ragavan| editore-izena = Deena| entziklopedia = Heaven on Eearth| orrialdeak = 201-221| argitaletxea = The University of Chicago| lekua = Chicago| argitaratze-data = 2013| artikulu-url = https://oi.uchicago.edu/sites/oi.uchicago.edu/files/uploads/shared/docs/ois9.pdf}}</ref>
Anonymous user