«Keisai Eisen»: berrikuspenen arteko aldeak

 
== Biografia ==
[[Samurai]] kastako familia batean jaioa, bere jaiotzez izena '''Ikeda Eisen''' izan zen. [[Kanō Hakkeisai]]ren ikaslea izan zen eta haregandik (''gō'') Keisai izena hartu zuen; ondoren ere [[Kikukawa Eizan]] margolariaren ikaslea izan zen. ''[[Bijinga]]'' generoaren ordezkari nagusia izan zen, hau da, emakume ederren margolanen egilea. Lan horiek erotismo kutsu dute. [[1911]]n gai erotikoen liburuentzako marrazkiak prestatu zituen; Insai Hakusui izengoitiz plazaratu ziren. Lan horiek dekadentzia garai baten adierazpena dira, Bunsei garaia (1818–1830). Eisen bera alkool zalea zen eta putetxe bat eraman zuen. Erotismotik at, paisaiak ere landu zituen. [[Utagawa Hiroshige]]rekin batera ''Kisokaidōko hirurogeita bederatzi urtaroak'' izeneko saila egin zuen.<ref>https://www.pinterest.es/collectiongv/keisai-eisen/</ref>
 
Idazle gisa biografia batzuk idatzi zituen, ''Berrogeita zazpi Ronin''. Baita ere ''Ukiyo-e Ruiko'' liburuaren jarraipena idatzi zuen eta eleberri komiko batzuk.
38.728

edits