Aditz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
11. lerroa:
 
Ezaugarri semantikoaren arabera, izenek “gauzak” edota “entitateak” adierazten dute; aditzak, berriz, “ekintzak”, “egoerak” edota “gertaerak”. Morfologikoki, izenak [[Numero (gramatika)|numeroa]] eta [[Genero gramatikal|generoa]] markatzen duten atzizkiak eraman ohi dute, eta aditzak, ordea, aldia, modua, [[Pertsona (gramatika)|pertsona]] markak. Eta sintaktikoki, izenak perpausaren [[Subjektu (gramatika)|subjektua]] ala [[Objektu (gramatika)|objektua]] izan daiteke, baina aditzak subjektua zein objektuaren egoerari buruz adierazten du. Hala ere, hainbat kasutan ezaugarri hauek huts egin dezakete, adibidez “suntsipen” hitzean, “ekintza” bat adierazten duelako eta ez “gauza” edota “entitate” bat.
 
== Euskal aditza ==
{{sakontzeko|Euskal aditz}}
Perpausa aditzaz eta aditzaren inguratzaileez osatutako egitura bat dela onartuz, aditza izango litzateke perpauseko gainerako osagaiei batasuna ematen dien elementua.
 
Perpausean gertaera bat, ekintza bat, egoera bat… adierazten da. Eta adierazten den horren muina aditzak dakar. Behin aditz bat aukeratuz gero, perpausa behar bezala eratua egongo bada, aditz horrek ezartzen dituen eskakizunak bete behar dira, agerian edo ezkutuan, baina aditz edo predikatu baten eskariak, nolabait esateko, perpausean bete behar dira. Adibidez, GALDETU aditza eskatzen du, duen esanahia halakoa delako, galdera egingo duen norbait eta zerbait galdetzea. Horrenbestez, aditz horren inguratzaileen artean bi behintzat beharko dira aditzaren eskakizun horiek betetzeko. Ezingo da GALDETU aditza erabili, galdetzaile bat eta galdera bat ezarri gabe. Bi osagai beharko dira, bakoitzak bere lekua betez. Eta hirugarren bat ere bai, galderak norbaiti egiten baitzaizkio beti, norbait hori geure burua bada ere. Horietaz aparte, beste hainbat inguratzaile ere agertuko dira, aukeran.
 
[[Fitxategi:Aditza1.png|erdian|400px|]]
 
Bestalde, aditzaren inguratzaileen artean, badirudi beti bat nabarmenduko dela, subjektu-lana egingo duena. Gainerako osagaiak aditz-sintagman bilduko dira. Baina perpausean izena, biluzik, inongo «hornidurarik» gabe, nekez aurkitzen den bezala, aditza ere forma hartuta agertuko da perpausean. Izenak determinatzaileak eta abarrak hartzen dituen bezala, aditzak ere inflexio-marka bereziak hartuko ditu. Hori da, hain zuzen, aditzaren ezaugarri nagusia: inflexio-marka bereziak izatea (denborari dagozkionak, aspektuari dagozkionak, pertsonari dagozkionak, etab.). Aditza jokatu egiten da.
 
== Erreferentziak ==