Espainiako 1812ko Konstituzioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
1. lerroa:
'''1812ko Espainiako Konstituzioa''' edo '''Cádizko konstituzioa''' [[Espainia]]ko [[konstituzio]] liberal bat izan zen, [[Cadizko Gorteak|Cadizko Gorteek]] aldarrikatua. Espainian, askok Espainiako lehenengo konstituziotzat daukate, [[Baionako konstituzioa|Baionakoa]] ez baitute kontuan hartzen, eta hari 'estatutu' deitzen diote.
[[File:Constitución_1812.JPG|thumb|1812ko Konstituzioaren gainazalaportada]]
 
== Izena ==
8 ⟶ 9 lerroa:
 
== Testuingurua ==
[[File:Constitución_1812.JPG|thumb|1812ko Konstituzioaren gainazala]]
1812 urtean, Espainian oso egoera berezian zegoen. Alde batetik, independentzia gerra gertatzen ari zen. 1807an, Espainiak eta Frantziak [[Fontainebleuko Ituna]] sinatu zuten. Portugalek merkataritza harremanak zituen Britania Handiarekin eta, Frantziaren helburua Britania Handiari blokeo kontinentala egitea zenez, Espainiari bere mugak irekitzea eskatu zion Portugal konkistatzeko. Honen truke Espainiari Portugalen zati bat emango zion. [[Manuel Godoy|Godoyren]] gobernuak onartu egin zuen hori.
 
Napoleonen benetako helburua, baina, Espainia konkistatzea zen. Herria oso haserre zegoen Godoy lehen ministroarekin eta [[Karlos IV.a Borboikoa (Espainia)|Karlos IV.a]] erregearekin, krisi ekonomiko eta politikoa zela eta. 1808an, herriaren lehen altxamendua izan zen, Aranjuezko matxinada. Urte berdinean hasi egin zen [[Iberiar Penintsulako Gerra]] ("Espaniar Independentzia Gerra", gaztelaniaz gerora deitua).
 
1808an, [[Jose Bonaparte]] erregeaz aparte, Batzorde Zentral gorena eratu zen eta probintzia bakoitzeko batzordeetako ordezkaritza osatzen zuten. Erakunde horrek, gerra zuzentzeaz gain, Espainiako politika aurrera atera zuen. 1810an Batzorde Zentral Gorenak biltzeko dei bat egin zuen, erregea kanpoan zela, eta [[Cádiz|Cádizen]] elkartu ziren, liberala zelako eta britaniar ontzidiaren babesa zuelako. Cádizen, erreformistak, absolutistak, liberalak eta ilustratuak elkartu ziren.
 
Hasiera batean, batzartutakoekin bat egin zuen Espainiako ilustrazio despotikoaren ordezkari ezagun bat, [[José Moñino|José Moñino, Floridablancako kondea]], baina 1808an bertan hil zen. Inkisizioak agindutako espetxetik atera berria zen [[Gaspar Melchor de Jovellanos|Jovellanos idazleak]] ere haiekin bat egin zuen, baina hura 1811ko azaroan hil zen. Bertan bildu zirenak monarkiako eliteak baino liberalagoak ziren nabarmen.
 
== Konstituzioaren ezarpena eta iraupena==