Erromatar hiri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
3. lerroa:
'''Erromatar hirigintza''' [[Antzinako Erroma|Erromak]] menperatutako [[lurraldearen antolakuntza]] zen konkista ondoren eman beharreko lehen urratsa zen. Kanpamentu militarren arau-ordenara ohituta zeuden erromatarrak, eta haien araberako antolamendua bideratu zuten espazio handien (nekazaritza-eremuen) eta espazio txikien (hirien) banaketa zehazterakoan.
 
=== Erroma Hiriaren Sorrera eta Garapena ===
 
Nahiz eta etruriarren garrantzia handia izan, ezin izan zuten bere boterea kontsolidatu, penintsula osoko homegeinizazio edo bateraketa lortu ez zutelako. Hau lortuko zuena beste herri bat izango zen, Erroma. Honen sorrera, [[K. a. VIII. mendea]]n kokatzen da ([[754]]. urte inguruan), eta bere jaiotza [[Romulo eta Remo|Romulo]] eta [[Romulo eta Remo|Remoren]] kondairaren mitoarekin lotua dago. Zeintzuk basoan bakarrik utzirik zeudenean otseme batek bulartu zituen. Bulartze hartatik, hain zuzen, eratorri ziren urbs edota urbe kontzeptuak. Gerora, Romulok Remo hil zuen, lehenengoak mendixka [[Palatino]]an hira sortuz eta bere lehen errege bihurtuz. Egia esan, [[Tiber]]ren hurbil zegoen asentamendu horretan ez ziren 200 pertsona baino gehiago bizi, hala ere, esan bezala, monarkia bat finkatu zen. Populazio horrek, orokorki, oinarri latindarra zuen, eta beraien hizkuntza, [[latin]]a, penintsulako hizkuntza ofizial bihurtzea lortu zuten.
19. lerroa:
Beraz, hiri-esparruari berari dagokionez, Erroma izan zen hiri nagusia, hiri guztien hiria. Erroma hiria izan zen hiritarraren bizimodua erraztu, politika garatzeko lekuak eskaini, negozioak egiteko tokiak antolatu, eta aisia eta jolaserako guneak egokitu nahi zituzten erromatar hiri guztiek jarraitu beharreko eredua. Estratega handiek hiria edertzeko ideia bultzatu zutenean hasi zen hura edertzen, eta Inperio osoko erdigune distiratsu eta ereduzko bihurtu zen.
 
=== Erromatar hiri berriak ===
[[Fitxategi:Timgad15.JPG|thumb|300px|Timgad hiriko hondarrak]]
Erromatarrek foroen inguruan gertatu zen populazioaren hazkundea ikusi zuten, eta honen ondorioz izan zen desordena eta anarkia urbanistikoa antzeman ere egin zituzten. Foroak bata bestearen ondoan eraikitzen ziren, superpopulazioaren arazoa konpondu nahian eta existitzen ez zen planifikazio arautuari aurre egiteko.
27. lerroa:
Plano hipodamiko hau, esan dugun legez plano standard bat zen. Ez zuen latitude geografikoak inongo eraginik, Afrikaren iparraldean edota Frantzian oinarri berdineko hiriak eraiki ziren. Adibide bezala hauek ditugu: Ipar [[Afrika]]n, [[Timgad]] dugu eredu bezala; [[Frantzia]]n [[Treveris|Trier]] eta [[Ingalaterra]]n [[Silchester]], besteak beste.
 
=== Hiriko azpiegiturak ===
 
Mota askotako ingeniaritza-obrez hornituta zeuden erromatar hiriak:
38. lerroa:
== Ikus, gainera ==
* [[Erromatar arkitektura]]
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Erromatar hirigintza]]