William Shakespeare: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
11. lerroa:
{{aipu|Mundu osoa agertoki bat da, eta gizon eta emakume guztiak antzezle soilak: euren irteera eta sarrerak dituzte; eta gizon bakoitzak, bere antzezpen denboran zehar, ekitaldi asko...|''[[As You Like It]]'', II. ekitaldia, 7. eszena. 139-142.}}
 
[[Warwickshire]] konderriko [[Stratford-upon-Avon]] herrian jaioa, eskularrugile eta herriko [[baile]]a zuen aita, John Shakespeare, eta burges-leinu zaharrekoa ama, Mary Arden. Ez da ezagutzen zehatz-mehatz zein egunetan jaio zen, baina [[1564]]ko [[apirilaren 26]]an bataiatu zuten Stratfordeko Hirutasun Santuaren elizan; adituek [[San Jurgi Eguna|San Jurgi egunean]], [[apirilaren 23]]an, jaio zela uste dute, [[1616]]an hil zen egun berean hain zuzen ere. Gauza segurua da Stratfordeko Grammar Schoolera joan zela ikastera, eta han, [[Oxfordeko Unibertsitatea|Oxforden]] ikasitako maisuen bidez, [[latin]]a ikasi eta letra klasikoei buruzko ohiko ikasketak egin zituela. Gaztetatik maitemindurik, [[1582]]an berak baino zortzi urte gehiago zituen [[Ann Hathaway]]rekin ezkondu, eta hiru seme-alaba izan zituzten: Suzanne, Judith eta Hamnet.<ref>StephenMARIN Greenblatt:ES El espejo de un hombre: vida, obra y época de William Shakespeare. Barcelona: Penguin Random House 2016, 140-176 orld.</ref>GAY
 
[[Fitxategi:William Shakespeares birthplace, Stratford-upon-Avon 26l2007.jpg|thumb|ezkerrera|250px|<small>John Shakespeareren etxea, ustez Williamen jaiotetxea, [[Stratford-upon-Avon]]en.</small>]]