«Blog»: berrikuspenen arteko aldeak

313 bytes added ,  Duela 3 urte
erreeferentziak
No edit summary
(erreeferentziak)
'''Blog''' (edo '''weblog''') bat, ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren [[Internet]]eko [[webgune]] bat da. Blogariak mezuak egunkari edo [[ontziko liburu]] moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Egitura aldetik goiko markoak bloga identifikatzen du, zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira, eta alboko zutabean, besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira. "Weblog" izena Jorn Bargerrek erabili zuen lehen aldiz [[1997]]ko abenduan.
 
Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak, baina badira talde, elkarte, erakunde eta enpresenak ere. Bertan publika daitezke, askatasun osoz, albisteak, iritziak, poesiak... Esateko zerbait daukan edonork eduki dezake blog bat. Blog gehienak irauteko asmoz sortzen dira baina badira gertakizun baten berri emateko sortuak direnak ere. Blogen aldaera bat mikroblogak dira; hauen bereizgarria da mezuak laburrak direla (gehienez jota 140 karaktere normalean) eta egileak une honetan zertan zaude galderari erantzuteko eginak dira. Mezuak normalean egileak definitutako komunitate batentzat zuzenduta daude. Komunitate horiek - lagunenak, lankideenak...- [[gizarte-sare]]ak egituratzen dituzte.<ref>{{Erreferentzia|izena=Aonieves-K.|abizena=Dio|izenburua=BLOGARIAK. Nola sortu Blog bat?|hizkuntza=eu|data=2013-02-11|url=https://informatikalari.wordpress.com/2013/02/11/blogariak-nola-sortu-blog-bat/|aldizkaria=Informatikalari|sartze-data=2019-06-04}}</ref>
 
Mezuetan testuaz gain argazkiak, bestelako irudiak, aurkezpenak, animazioak eta bideoak ere txerta daitezke. Elementu multimedia hauek web zerbitzari batean kokatu behar dira txertatu edo kapsulatu (''embed'') aurretik. Multimedian oinarritzen diren blogak daude: [[fotoblog]]ak, [[bideoblog]]ak eta [[audioblog]]ak (''[[podcast]]'' edo deskargatzeko irrati-saio asinkronoak, musikakoak edo MP3 blogak).
 
Bestetik, [[Podcast|PodCasting]] delakoa ere badago. Honen oinarria sindikazioan datza, baina ez edukien sindikazioan; audio fitxategienean baizik. Horretarako konprimaturiko audio fitxategiak erabiliko dira, [[ogg Vorbis|ogg]] edota [[mp3]]. Edonork bere audio fitxategiak (irrati programak, errezetak, ipuinak...) ordenagailu bidez grabatu eta webgunetara igotzeko parada du. Ondoren, fitxategi horiek gure iPod eta antzekoetan eraman eta entzuteko aukera dugu. Podcastinari esker, sindikatutakoei edukia berritu dela ohartarazteko mezua bidaliko diogu.
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Warblog]].
* [[WordPress]].
18.776

edits