«Harkaitz Cano»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
== Literatur ibilbidea ==
[[Fitxategi:Harkaitz Cano lehen gutunak.ogv|thumb|Harkaitz Cano, ''Lehen Gutuna'' programari buruz hizketan (2015)]]
 
=== Hasierakoak ===
Umetatik erakutsi zuen literaturarekiko zaletasuna eta [[Eusko Jaurlaritza]]k gaztetxoentzat antolatutako Urruzuno Literatur Sarietan, zegokion kategorian, ia urtero saritu zuten. Haren lehenengo lana, ''[[Kea behe-lainopean bezala]]'' poema-liburua [[1994]]ean argitaratu zen [[Susa]] argitaletxean. [[2001]]ean kaleratu zuen hurrengo poesia liburua (''[[Norbait dabil sute-eskaileran]]'') [[New York]]en egonaldi bat egin ondoren; hura ere, argitaletxe berarekin.
 
=== Idazle emankorra ===
Lehen lana publikatu ostean, hainbat generoz osaturiko lan batzuk kaleratu zituen; adibidez, ''[[Pauloven txakurrak]]'' ([[Erein]], [[1994]]) eta ''[[Radiobiografiak]]'' ([[Elkar]], [[1995]]). Haien ondoren kaleratu zuen lehen eleberria izan zuena: ''[[Beluna jazz]]'' (Susa, [[1996]]). Geroago, beste hiru eleberri kaleratu ditu Canok; ''[[Pasaia blues]]'' [[1999]]an, ''[[Belarraren ahoa]]'' [[2004]]. urtean eta ''[[Twist (eleberria)|Twist]]'' [[2012]]an. Azken bi horiekin [[Euskadi Literatura Saria]] eskuratu du.
 
Haur eta Gazte Literaturara ere hurbildu da behin baino gehiagotan, eta horren ageriko ditugu hainbat liburu: ''Sorgin moderno bat / A modern witch'' (Baigorri, [[2002]]), ''Itsasoa etxe barruan'' (Elkar, [[2003]]), ''Omar dendaria'' (Elkar, [[2005]])... Honez gain, komiki munduan ere parte hartu izan du eta ''[[Xabiroi]]'' aldizkarian argitaratzen zen ''Piztia otzanak'' komikiaren gidoia idatzi zuen. Hau dena gutxi ez, eta telebista munduan ere lan egin izan du telesailetarako gidoiak ontzen, baita film labur (''[[Adar bakar]]'') baten gidoia idazten ere.
 
=== Itzulpenak ===
Itzulpenei dagokionez, Canok euskaratuak dira, besteak beste, [[Paul Auster]]-en ''[[Kristalezko hiria]]'' nobela grafikoa ([[Txalaparta (argitaletxea)|Txalaparta]], [[2006]]) eta [[Hanif Kureishi]]ren ''Intimitatea'' (Txalaparta, 2008) liburuak. Bere hainbat liburu ere itzuli dira gaztelaniara: ''Beluna jazz'' (''Jazz y Alaska en la misma frase'', Seix Barral, 2004), ''Zinema eta literatura'' (''Ojo y medio'', Mettok, 2010), ''Telefono kaiolatua'' (''Enseres de ortopedia inútil'', Hiru, 2002), ''Dardaren interpretazioa'' poema-antologia (''Interpretación de los temblores'', Atenea, 2004), ''Belarraren ahoa'' (''El filo de la hierba'', Alberdania, 2006) (''El puente desafinado'', Erein), ''Norbait dabil sute-eskaileran'' (''Alguien anda en la escalera de incendios'', El Gaviero, 2008),<ref>{{Cite web|url=http://www.ehu.eus/ehg/literatura/idazleak/?p=265|izenburua=Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH)Ibon Egañaren artikulua|sartze-data=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref> <ref>{{Cite web|url=http://www.harkaitzcano.com/|izenburua=Harkaitz Canoren web gune ofiziala|sartze-data=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref> eta ''Beti oporretan'' (''El turista perpetuo'', Seix Barral, 2017)<ref>[http://www.harkaitzcano.com/454/el-turista-perpetuo?lang=eu Harkaitz Canoren webgune ofiziala] 2017ko ekainaren 2an ikusia</ref>
 
3.218

edits