Jose Ariztimuño: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa:
 
== Biografia ==
[[1922]]an [[Gasteiz]]en apaiztu zen. [[1930]]an ''[[Euskaltzaleak]]'' elkarteko zuzendaria izan zen. Urte berean Donostian sortu zen ''[[El Día]]'' egunkarian berebiziko garrantzia izan zuen Aitzolek komunikabide hori erabat abertzaletasun aldera lerratzen. Ideologia sendoko pertsona eta ideia barreiatzaile paregabea, [[Eusko Langileen Alkartasuna]] [[sindikatu]] [[Katolizismo|katoliko]] eta abertzalea bultzatu zuen etengabe, gainerako ekimen abertzaleak bezala, nahiz [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublika]] garaiko azken bi urteetan lan teorikoetara mugatu zen, nolabait ere.
 
[[1931|1931n]] [[Orixe]]ri ''[[Euskaldunak (Orixeren poesia)|Euskaldunak]]'' poema idaztea enkargatu zion.<ref>{{erreferentzia|izena= Jon |abizena= Kortazar |izenburua= La literatura vasca y la creación de la nación. Las ideas de José Aristimuño, ''Aitzol'' (1896-1936)|editorea= Leonardo Romero Tobar |bilduma = Literatura y nación: la emergencia de las literaturas nacionales|lekua= Zaragoza|argitaletxea= Prensas Universitarias de Zaragoza |urtea= 2008 |orrialdea= 216-218| ISBN = 9788492521142}}</ref> [[1935]]. urtean, ''La democracia en Euzkadi'' saiakera eman zuen argitara eta gerrak argitaratzea eragotzi zuen beste bi lan prestatu zituen: [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] erakundeei buruzko historia politiko-soziala (hastapena ''[[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadi]]'' egunkarian agertu zen, zenbait zatitan) eta ''La poesía popular en el renacimiento de los pueblos'' izeneko lanaren lehen liburukia.
 
[[1936]]an [[faxismo|faxisten]] altxamendua hasi zenean, [[Donostia]]n zen eta [[Belokeko monasterioa|Beloken]] errefuxiatu zen. Hala ere, matxinoekin adostasun batera heltzearen alde agertu zen.<ref>Dronda, Javier (2013), 388. or.</ref> [[Donostiako historia|Donostia]] eskuindar matxinoen esku geratu zenean, [[Bilbo]]rako bidea hartu zuen, baina 1936ko [[Urriaren 15|urriaren 15ean]], [[Pasaia]] inguruan ''Galerna'' itsasontzian zihoala, preso hartu eta [[Donostia]]ko [[Ondarretako kartzela]]n sartu zuten. Han [[tortura]] jasan zituen eta handik gutxira [[Hernani]]n fusilatu zuten beste 191 lagunekin batera.<ref>{{erreferentzia|url= http://www.deia.com/2011/10/15/sociedad/historias-de-los-vascos/39aitzol39-un-dinamizador-de-la-nacion-vasca# |izenburua= 'Aitzol', un dinamizador de la nación vasca|egunkaria= [[Deia]]|data=2011/10/15}}</ref>
 
== Lanak ==
Jardun politiko eta sindikalez gain, kultura arlo asko ([[historia]], [[Folklore|folklorea]], [[literatura kritika]]) landu zituen Aitzolek. Euskararen alde kartsuki idatzi zuen, [[Euskara|euskaraz]] eta [[Gaztelania|gaztelaniaz]], nahiz lan teoriko gehienak gaztelaniaz osatu. Liburuxka bat idatzi zuen gai horri buruz: ''La muerte del euskara o los profetas de mal agüero''. Gerra aurreko euskal abertzaletasunak izan zuen ideologorik garrantzitsuenetakoa izan zen.
 
=== Euskaraz ===