Bizenta Mogel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa:
[[1782]]an [[Azkoitia]]n (Gipuzkoa) jaioa, [[Abandoko elizatea|Abandon]] ([[Bilbo]], Bizkaia) hil zen [[1854]]an. Bera baino urtebete zaharragoa zen anaia [[Juan Jose Mogel]] ere euskal idazlea izan zen.
 
Oso gaztea zela, [[Zurtz|umezurtz]] geratu eta [[Markina-Xemein|Markinan]] bizi zenizan ziren anai-arrebak osabarekin, [[Joan Antonio Mogel]] [[apaiz]] idazlearekin, bizitzera joan zen. Osabak [[euskara]]z, [[gaztelania]]z eta [[latin]]ez irakurtzen eta idazten irakatsi zion<ref name=":0">{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Bidegileak : E. Bustintza Lasuen "Kirikiño", Bizenta Mogel eta Elgezabal, Jose Manuel Etxeita, Txomin Agirre|urtea=1992|abizena=|izena=|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Vitoria-Gasteiz : Gobierno Vasco, Secretaria General de Política Lingüística = Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusia|ISBN=}}</ref>.
 
Ez dugu ahaztu behar garai hartako baserritar gehienak [[Pobrezia|behartsuak]] zirela eta krisi ekonomiko eta soziala ikaragarria zela. Azkenean, [[Euskal Herriko matxinadak (XVII - XIX. mendeak)|matxinadak]] eta gudak piztu ziren.
18. lerroa:
 
== ''Ipuin onak'' ==
''[[Ipui onac|Ipui onac, ceintzuetan arquituco dituzten euscaldun necazari ta gazte gueiac eracaste ederrac beren vicitza zucentzeco]]'' ([[1804]], ''Undiano''). [[Gipuzkera]]zko [[ipuin|alegia]]-bilduma bat da, [[Esopo]]ren latinezkoetatik berrogeitamar alegia itzuliak edo egokituak. Alegia hauen ondore, Bizentaren osabaren hitz neurtuzko beste zortzi datoz<ref name=":0" />. Bizentaren alegiak hizkuntza ulerterraz eta atseginean daude idatziak, bere esanetan, ahalik eta irakurle gehienengana iristeko asmoz.
 
[[Euskara]]zko lehen fabula-liburua da hau. Garai hartan [[Latin|latinetik]] itzultzea ez zen lan makala, euskara arauturik ez zegoenez, euskalki desberdinen artean erabakitzea zaila baitzen. [[Bertso]]ak ere idatzi zituen. Euskara literarioaren eredua osabarengandik hartu zuen: garbia, kultua baina ulerterraza, ume eta [[baserri]]tarrentzat idazten zuen eta. [[Fabula]]z gain, iruzkin konprometituak idazten zituen, jauntxo eta baserritarren harremanak azpimarratuz, zintzotasuna eta mantsotasuna eskatuz.