Bizenta Mogel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Literatura}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Bizenta Antonia Mogel Elgezabal''' ([[Azkoitia]], [[Gipuzkoa]], [[1782]]ko [[ekainaren 6]]a - [[Abandoko elizatea|Abando]], [[Bizkaia]], [[1854]]ko [[irailaren 29]]a) [[euskal idazle]]a izan zen. Osaba [[Joan Antonio Mogel]]ek ikasketak eman zizkion etxean. Horri esker, garai hartako [[emakume]] batentzat erabat ohiz kanpokoa zen hezkuntza akademikoa lortu zuen. ''[[Ipui onac]]'' izenburuko [[Alegia (literatura)|alegia]]-bilduma idatzi zuen, eta [[1804|1804an]] argitaratu.
 
== Bizitza ==
[[1782]]an [[Azkoitia]]n (Gipuzkoa) jaioa, [[Abandoko elizatea|Abandon]] ([[Bilbo]], Bizkaia) hil zen [[1854]]an. Bera baino urtebete zaharragoa zen anaia [[Juan Jose Mogel]] ere euskal idazlea izan zen.
 
Oso gaztea zela, [[Zurtz|umezurtz]] geratu eta [[Markina-Xemein|Markinan]] bizi zen osabarekin, [[Joan Antonio Mogel]] [[apaiz]] idazlearekin, bizitzera joan zen. Osabak [[euskara]]z, [[gaztelania]]z eta [[latin]]ez irakurtzen eta idazten irakatsi zion.
 
Ez dugu ahaztu behar garai hartako baserritar gehienak [[Pobrezia|behartsuak]] zirela eta krisi ekonomiko eta soziala ikaragarria zela. Azkenean, [[Euskal Herriko matxinadak (XVII - XIX. mendeak)|matxinadak]] eta gudak piztu ziren.
 
[[Luis Villasante]]k ''Euskal Literaturaren Historia''n honako hau zioen:
{{esaera2|Bizentak liburu bikaina utzi digu zenbait kontzepturengatik. Lehenik, emakume batek idatzi zuelako, kasu bakarra baita euskal literatura zaharrean. Azpimarratzekoa da egileak 22 urte besterik ez zituela eleberria argitaratu zuenean, 1804ean, bere osaba apaiza hil zen urte berean.}}
Garai hartan ez zegoen ondo ikusia emakumeek idaztea, eta zenbaitetan gizonen [[Izengoiti|izengoitia]] erabiltzen zuten, [[Fernán Caballero]]k (Cecilar Bohl de Faber), adibidez. [[Rosa Gudmundsdóttir]] [[Islandia]]ko idazleak bere bizimodu tristea kantatzen zuen bertsotan, baina bere sexu eta egoerari zegokion bezala, neskamea izaten jarraitu zuen. Adibiderik ezagunena [[Mary Shelley]] da, ''[[Frankenstein]]'' idatzi zuena.
 
Gizonak erantzun zion gaitasuna zuela, baina emakume batek ez zuela zertan idatzi eta are gutxiago argitaratu. Bizentak idazlea izateagatik bere ausardia onartzen zuen eta bazekien irakurle askok galdetuko ziotela bere buruari zergatik ez zituen emakumeen lanak egiten, [[Joskintza|josi]], adibidez. Kultur maila handiko familia batekoa izanik, osabak latina irakatsi zion eta idazten animatu zuen.<ref>[http://www.zumalakarregimuseoa.net/ekintzak-eta-zerbitzuak/ikerketa-eta-dokumentazioa/xix.mendeko-pertsonaia-xumeak/vicenta-antonia-mogel Zumalakarregi Museoaren webgunearen artikulua, CC-BY-SA lizentziapean argitaratuta]</ref>
 
== ''Ipuin onak'' ==
''[[Ipui onac|Ipui onac, ceintzuetan arquituco dituzten euscaldun necazari ta gazte gueiac eracaste ederrac beren vicitza zucentzeco]]'' ([[1804]], ''Undiano''). [[Gipuzkera]]zko [[ipuin|alegia]]-bilduma bat da, [[Esopo]]ren latinezkoetatik itzuliak edo egokituak. Bizentaren alegiak hizkuntza ulerterraz eta atseginean daude idatziak, bere esanetan, ahalik eta irakurle gehienengana iristeko asmoz.
 
[[Euskara]]zko lehen fabula-liburua da hau. Garai hartan [[Latin|latinetik]] itzultzea ez zen lan makala, euskara arauturik ez zegoenez, euskalki desberdinen artean erabakitzea zaila baitzen. [[Bertso]]ak ere idatzi zituen. Euskara literarioaren eredua osabarengandik hartu zuen: garbia, kultua baina ulerterraza, ume eta [[baserri]]tarrentzat idazten zuen eta. [[Fabula]]z gain, iruzkin konprometituak idazten zituen, jauntxo eta baserritarren harremanak azpimarratuz, zintzotasuna eta mantsotasuna eskatuz.
 
Bizenta Mogelen garaiko usteen arabera, ahozko tradizioko ipuinak ez ziren egokiak, hauek ez zirelako [[Moral|moralaren]] aldetik behar bezain zuzenak. Ipuinek balio didaktikoa behar zuten, onak izango baziren. Protagonistatzat [[Animalia|animaliak]] zituzten alegia klasikoak ziren "ipuin onak"; izan ere, "irakaste ederrak" ematen zituzten. Honela dio lanaren hitzaurrean:
 
{{esaera2|Aitu diot ondo dakian bati, Ipui oek izango dirala guziz onak aztuerazotzeko Nekazarien etxeetatik '''Ipui oker, ta zatarrak''', nola sagar ederrak, ta diru berdiñean saltzen daudenean, baztertu ta saldu ezinda gelditzen diran sagar miñ ta motelak. Nork txori gerezi txatarrai begiratzen dioe dauzkanean eskubatera gerezi anpollak?}}
29. lerroa:
 
== Omenaldia ==
[[Durango|Durangoko]] Udalak, [[2017|2017ko]] [[Martxoaren 8|martxoaren 8an]], herriko [[Liburutegi|liburutegiari]] Bizenta Mogel izena eman zion<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La biblioteca de Durango se llama desde ayer Bizenta Mogel, pero, ¿ya sabes quién fue esta mujer?|data=2017-03-09|url=http://mugalari.info/2017/03/09/la-biblioteca-durango-se-llama-desde-ayer-bizenta-mogel-quien-fue-esta-mujer/|aldizkaria=Mugalari|sartze-data=2019-06-04}}</ref>, euskaraz argitaratu zuen lehen emakumea izateagatik. Erabaki hau, Andereak elkarte feministak Berdintasun Kontseiluan egindako proposamenaren erantzunez hartu zuen Udalak.
 
== Erreferentziak ==