Bilbo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
35. lerroa:
Biztanleria era homogeneoan banaturik dago ibaiaren bi aldeetan: Ezkerraldean [[Basurtu-Zorrotza]], [[Abando (barrutia)|Abando]] eta [[Errekalde (Bilbo)|Errekalde]] barrutiak daude. Eskuinaldean, berriz, [[Deustu]], [[Uribarri]], [[Otxarkoaga-Txurdinaga]] eta [[Begoña]] barrutiak. [[Ibaiondo]] barrutia, Bilboko handiena, ibaiaren bi aldeetan hedatzen da. Barrutiaren gehiena ezkerraldean dago; Alde Zaharra, berriz, eskuinaldean.
 
[[Fitxategi:Bilbao Spain 13Mar2018 SkySat.jpg|450px|erdian|thumb|Bilboren aireko ikuspegia 2018an.]]
 
[[Pagasarri]], [[Artxanda]] eta [[Arnotegi]] mendiek inguratzen dute hiria, besteak beste, eta, zulo moduko batean dagoenez, "'''Botxo'''" izen herrikoia eman diote. Hirigunetik ez oso urruti, kilometro pare batera, [[Ganekogorta]] mendia altxatzen da, 998 metrokoa, kostaldetik hurbil gaudela kontuan izanda, altuera handia da. Hala ere, [[Artxanda]] mendia Bilboko mendirik adierazgarriena da, Pagasarrirekin batera. Bilboko iparraldean kokaturik dago eta Txorierrirekin egiten du muga.