Hautespen natural: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Biologia eta geologia}}
[[Fitxategi:Charles Darwin aged 51.jpg|thumb|Charles Darwin 51 urte zituenean. Bere lanak hautespen naturalaren bidezko eboluzioa aztertu zuen.]]
'''Hautespen naturala''' espezieen [[eboluzio]]an zeregin oso garrantzitsua jokatzen duen faktorea da, indar ebolutibo nagusia izanik. Populazio baten barneko [[genotipo]]en ugalketa diferentzialean datza. Hots, populazio baten banakoek dituzten genotipo desberdinen ugaltze-tasan eragiten du hautespen naturalak (populazio horren banako eta genotipo batzuk gehiago ugalduko baitira beste batzuk baino). [[Charles Darwin]]ek bere ''[[Espezieen jatorriaz|Espezien jatorria]]'' idazlanean azaldu zuen estreinakoz<ref>{{Erreferentzia|abizena=Darwin, Charles, 1809-1882.|izenburua=Espezieen jatorria : hautespen naturalaren bidez|argitaletxea=Klasikoak|data=1994|url=https://www.worldcat.org/oclc/434074858|edizioa=1. argit|isbn=8488303734|pmc=434074858|sartze-data=2019-06-04}}</ref>, nahiz eta ia aldi berean [[Alfred Russel Wallace]]k ere ideia berera iritsi. Gerora egungo eboluzioaren teorian sartu zen. Biologia ebolutiboan espezieen jatorriaren eta hauek ingurunera moldatzearen arrazoi nagusitzat hartzen da.
 
== Hautespen naturalaren ideia klasikoa ==
13. lerroa:
Organismo baten ondorengoen artean ausazko aldaketa batzuk daude ([[mutazio]]ak), hein batean heredagarriak direnak. Aldaketa horiek biziraupenerako eta ugalketarako aukeretan ezberdintasunak sortzen dituzte (inguruneak inposatuak) ezaugarri jakin batzuk populazioan zabalduz, eta beste zenbait desagertu egingo dira. Aldaketa hauek, belaunaldiz belaunaldi metatuz gero, fenomeno ebolutiboak sortuko lituzkete.
 
* '''Aldakortasuna''': populazio batean [[genotipo]] eta [[fenotipo]] desberdinak daude. Darwin bera jabetu zen populazio baten banakoek elkarren arteko desberdintasun ugari zituztela. Populazioek aldakortasun genetiko nabarmena dute, ez baitaude berdinak diren bi banakorik.
* '''Egokitzapena''': jirafen adibidearen bidez azalduko dugu. Iraganean lepo luzea eta lepo motzagoa zuten jirafak zeuden. Lepo luzea zutenak hobeto egokitzen ziren haien ingurunera, zuhaitzen hostoak errazago harrapatzen baitzituzten lepo motza zutenak baino.
* '''Ondoretasuna''': lepo luzeko jirafak hobeto elikatzen ziren lepo motzekoak baino, eta gehiago bizi eta ugaldu egiten ziren. Hautespen naturalak haien ingurunera hobekien moldatutako banakoen (lepo luzekoen) aldeko hautaketa egin zuen, eta horiek izan ziren nagusitu zirenak eta gaur arte iritsi izan diren jirafa bakarrak.
 
== Hautespena eta biziraupena ==