Espainia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎XXI. mendea: Gehiegizko pisua oharretara pasa
258. lerroa:
 
[[Fitxategi:Monumento_11M,_Alcalá_de_Henares,_España_(15).JPG|thumb|260px|eskuinera|[[2004ko martxoaren 11ko atentatuak|2004ko martxoaren 11ko atentatuetako]] biktimen omenezko oroitarria]]
Bestalde, Aznarren agintaldian, Espainiak soldaduak bidali zituen bai [[Afganistan]]era eta bai [[Irak]]era, Estatu Batuetako [[George W. Bush]] lehendakariaren aginduz bi herrialde horietan egindako inbasioetan laguntzera; [[Irakeko Gerra]]n parte hartzeak sekulako protestak eta manifestazioak eragin zituen Espainian, munduko beste bazter askotan bezala. [[2004]]ko martxoaren 11n, legebiltzarrerako hauteskundeen bezperan, [[2004ko martxoaren 11ko atentatuak|Espainian inoiz izan den atentaturik lazgarriena]] egin zuten [[Madril]]en,
191 lagun hil eta 1.858 zaurituz. Gobernuak ETA izan zela zabaldu zuen, ideia horren kontrako zantzuak agertu ahala. Gobernuaren deskredituak piztutako krisiaren ondorioz, PP alderdiak gobernua galdu zuen, PSOEko Zapateroren alde.<ref group="oh">Bonba erasoak aldirietako sareko lau trenetan izan ziren, jendez beteta zeudenean: 191 lagun hil eta 1.858 zauritu zituzten. Gobernuak berehala egotzi zion atentatua ETAri, eta bertsio hori hedarazi zuen, Espainian bertan ez ezik, nazioarteko bai erakundeetan eta bai hedabideetan, nahiz behalaberehala hasi ziren terrorista islamisten zantzuak agertzen, eta ETAk hurrengo egunean gezurtatu bere parte hartzea. Atentatua gaitzesteko egindako manifestazio jendetsuetan, jende askok agertu zion gobernuari bere mesfidantza eta egia jakin-nahia. [[Al Kaeda]]ko zelula islamistek erreibindikatu zuten atentatua, baina gobernuak, bere alderdiak eta inguruko hedabideek ez zuten hori aintzat hartu nahi izan, eta ETAri egotzi nahi izan zioten; oposizioak eta herritar askok, ordea, gezurretan ibili izana egotzi zioten gobernuari. 2008an, epaiketa egin ondoren, [[Espainiako Auzitegi Gorena|Auzitegi Gorenak]] terrorista islamisten sare bat kondenatu zuen atentatu horrengatik. Atentatua izan eta handik hiru egunera, hauteskundeak egin ziren, eta alderdi sozialistak irabazi eta [[José Luis Rodriguez Zapatero]] aukeratu zuten herritarrek presidente.</ref>
 
[[2006]]an ETAk beste su-eten bat iragarri zuen, baina urtearen bukaeran hautsi zuen, Barajasko aireportuko terminal berrian bonba bat leherraraziz eta bi lagun hilez. [[2008ko Espainiako hauteskunde orokorrak|2008ko hauteskundeetan]], José Luis Rodríguez Zapatero aukeratu zuten berriz ere Espainiako lehendakari. Hain zuzen, 2008. urtea jotzen da ekonomiaren krisialdiaren hasiera urtetzat Espainian. Hartutako haren kontrako neurriek handitu egin zuten aberatsen eta txiroenen arteko aldea. 2019an egindako kalkulu batek agerian utzi zuen argindarraren batez besteko prezioak soldatak zazpi halako igo zirela 13 urtean; Europako hirugarren argindar garestiena zuen 2019an, Alemania eta Portugaletik atzetik bakarrik.<ref>{{Erreferentzia|izena=Javier|abizena=Ruiz|izenburua=El drama eléctrico en España: la luz sube siete veces más que los salarios|hizkuntza=es|data=2019-05-22|url=https://cadenaser.com/ser/2019/05/22/economia/1558511171_984365.html|aldizkaria=Cadena SER|sartze-data=2019-05-24}}</ref>