Immunitate-sistema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
337. lerroa:
Immunitate-sistemak funtsezko zeregina burutzen du [[minbizi]]aren prebentzioan, [[NK zelula|NK zelulen]] eta T linfozitoen bidez (zelula hauek minbizidun zelulak ezagutu eta suntsitzen baitituzte).
 
[[Tumore]] baten zelulek zelula normaletan agertzen ez diren azaleko antigenoak dituzte. Immunitate-sistemak antigeno horiek arrotzatzat hartzen ditu eta antigeno horiek dituzten zelulei eraso egiten dietedie. Erasotzeko erabiltzen dituen elementuak [[makrofago]]ak, [[NK zelula]]k eta T linfozitoak dira <ref> Gorka Larrinaga, Iker Badiola eta José Ignacio López [https://zientziakaiera.eus/2018/07/03/tumorearen-mikroingurunean-ezkutaketan-jolasten/ Tumorearen mikroingurunean ezkutaketan jolasten] Zientzia Kaiera(2018) </ref>.
 
Zelula tumoraleko antigenoak jatorri ezberdinekoak izan daitezke <ref> Andersen MH, Schrama D, Thor Straten P, Becker JC (2006). «Cytotoxic T cells». J Invest Dermatol 126 (1): 32-41 </ref>: batzuek jatorri birikoa dute (birus onkogeniko batetik datoz: [[giza papilomaren birus]]ak, esaterako, [[umetoki-lepoko minbizia]] eragiten du <ref> Boon T, van der Bruggen P (1996). «Human tumor antigens recognized by T lymphocytes». J Exp Med 183: 725-29 </ref>) eta beste batzuek organismo beraren proteinak dira zelula normaletan kopuru txikietan daudenak baina tumore baten zeluletan kontzentrazio handietan azaltzen direnak.