Afrikar literatura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
11. lerroa:
[[Antzinaroa|Antzinaroan]] testu zaharrenak [[Antzinako Egipto|Egipton]] ekoiztu ziren[[Egiptoar idazkera hieroglifiko|idazkera hieroglifikoa]] erabiltzen egin ziren eta hainbat urtez ulertezinak izan ondoren, [[1822]] urtean haien esanahia [[Rosetta harria]]ri esker, [[Jean-François Champollion]] frantziarrak dezifratu ondoren, hasi ziren ulertzen. Gerora, [[Ptolomeotar dinastia|Ptolomeotar dinastiaren]] garaian, [[greziera]] erabili zen literaturako hizkuntza gisa eta eraiki zen [[Alexandriako Liburutegia|Alexandriako Liburutegi]] enblematikoa.
 
Greziera eta [[feniziera]] izan ziren [[Antzinako Kartago|Antzinako Kartagon]] erabilitako hizkuntzak testuetan, eta garaitua izan ondoren, [[Gerra Punikoak]] amaitu ostean, [[latin]] nagusitu zen Afrikako Iparraldean. Hauetako idazki asko [[arabiera|erabierara]] itzuli ziren eta mezkitetan gorde.
 
Goi Erdi Aroan, [[Timbuktu]]ko unibertsitate famatuan, [[Sankore]], eskualde hartako 300.000 eskuizkribu inguru kontserbatu ziren, gehienak [[arabiera]]z idatzitakoak, baina baita bertako beste hizkuntza batzuetan, [[fula]]z eta [[songhai]]z adibidez. Material zabal honek gai ugari hartzen du barne, besteak beste astronomia, poesia, legeak, historia, fedea, politika eta filosofia. Islamiar eraginetatik, [[swahili]]zko literatura garatu izan da, lanik goiztiarren artean ''"Utendi wa Tambuka"'' edo "Tambukako istorioa" dugularik.
 
[[Etiopia|Etiopiaren]] kasuan, Erdi Aroan, [[amharera]] hizkuntza garatu zen, desagertutako [[Aksumgo Erresuma|Aksumgo Erresumaren]] garaian, [[Ge'ez]] hizkuntzarekin batera. .
Arabierazko literaturan Ibn Khaldun moduko iparrafrikarrak nabarmendu ziren, [[Fez]] eta [[Kairo]]ko unibertsitateekin batera.