Islamismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
6. lerroa:
 
== Ideologia eta ekintzak ==
[[Fitxategi:A public demonstration demanding Sharia in Britain.jpg|thumb|''Xaria Britainia Handiarentzat'' dioen kartel bat.]]
Islamismoaren barruan ideologia-joera bat baino gehiago aurkitu daitekeen arren, helburu batek batzen ditu denak: [[Korana]] hitzez hitz interpretatuz bizi den gizarte-motara itzultzea. Gobernu eta erakunde laikoak ez dira gizarte musulmanaren ezaugarritzat hartzen. Eredutzat ''umma'' (islamiar komunitatea) hartzen da. Kezka nagusietako bat berdintasunarena dute: beren gizarte barruko desberdintasunak ez ezik, herrialde aberatsen eta pobreen arteko aldeak ere gaitzesten dituzte. Beste kezka bat kulturarena da: mendebaldeko ohiturak (arropa, balioak, gizarte-ereduak, egitura politikoak, hizkuntza, nortasuna) azalekoak eta arriskutsuak direla eta beren kultura galarazten ari direla uste dute.