«Gene»: berrikuspenen arteko aldeak

8 bytes added ,  Duela 1 urte
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
[[Wilhelm Johannsen]] izan zen lehena gene hitza aipatzen, [[1909]]an, [[Gregor Mendel]]ek garatutako kontzeptuan oinarrituta. Haren arabera, genea [[Herentzia genetiko|herentziaren]] unitate diskretua da. Gene terminoaren etimologiari dagokionez, hitza grekotik eratorria da ''genesis'' (jaiotza) edo ''genos'' (jatorria); eta genetika hitza [[William Bateson]]ek erabili zuen, 1905ean. Genearen kontzeptuak lehen aldiz proposatu zenetik gaur egunera arte bilakaera sakona izan du, eta, horren ondorioz, gene terminoaren definizio bat baino gehiago dago<ref name="zt">{{Erreferentzia|izenburua=Gene|abizena=Estonba|izena=Andone|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/gene|aldizkaria=ZT Hiztegi Berria|sartze-data=2019-06-03}}</ref>.
 
Terminoaren hasierako deskribapenen arabera, genea ezaugarri jakin bat zuzentzeko ahalmena duen faktorea da, eta ezaugarri horren heredagarritasuna bideratzen du. Mendelek erakutsi zuen [[landare]]ak gurutzatutakoan, zenbait ezaugarri, hala nola [[ilar]]ren kolorea edo forma, ez direla nahastuta agertzen ondorengoetan, horren ordez, entitate bereizgarri eta diskretu modura transmititzen direla ondorengoetara. Haren lanak honako hau ere erakutsi zuen: ezaugarrietan behatutako aldaketak faktore heredagarrien aldaketek sortzen zituztela (egun esango genukeen bezala, fenotipoa genotipoak sortzen duela). Hasierako genetistentzat, beraz, geneak entitate abstraktuak ziren, eta haien existentzia [[fenotipo]]ak belaunaldiz belaunaldi transmititzen ziren eran islatuta geratzen zen (fenotipoa organismo batean behagarri den edozein ezaugarri da, hala nola haren nolakotasun morfologikoak, biokimikoak, fisiologikoak, garapena, portaera, etab; genotipoa, berriz, zelula edo indibiduo baten eduki genetikoa da, hots, indibiduoaren alelo-osaketa espezifikoa)<ref name="zt" />.
 
Handik gutxira, [[Thomas Hunt Morgan|Morgan]] eta bere ikasleak gai izan ziren geneak kromosometan linealki antolatuta zeudela azaldu eta lehen gene-mapa eraikitzeko<ref>{{Erreferentzia|izena=Thomas Hunt|abizena=Morgan|izenburua=The Mechanism of Mendelian Heredity|argitaletxea=H. Holt|hizkuntza=en|data=1915|url=https://books.google.com/books?id=GZEEAAAAYAAJ&dq=mechanism+of+mendelian+heredity+morgan&hl=en|sartze-data=2019-06-03}}</ref>. Haientzat, geneak [[kromosoma|kromosometan]], arrosario-bihien modukoak ziren. Bestalde, Beadle eta Tatumek, 1941ean, frogatu zuten gene espezifikoek [[proteina]] espezifikoak kodetzen dituztela, eta gene bat, [[entzima]] bat deritzon hipotesia zabaldu zuten. Honela, genearen ikuspuntu klasikoak zera dio: ''genea kromosometan lerrokatuta dagoen informazio heredagarriaren unitatea da, eta proteina bakarra kodetzen du''<ref name="zt" />.
 
Herentziak oinarri fisikoa eta molekularra duela Mullerrek 1927an frogatu zuen, [[X izpi]]ek [[mutazio]]ak sor ditzaketela frogatu baitzuen. [[Frederick Griffith|Griffithek]] areagotu zuen ebidentzia bakterioen transformazioa aurkitzean, [[Griffithen esperimentua|1928an egiaztatu baitzuen]] ''Pneumococcus andui'' abirulentoa birulento bihur zitekeela ''Pneumococcus andui'' birulento hiletik zerbait hartuz<ref>{{Erreferentzia|izena=Fred|abizena=Griffith|izenburua=The Significance of Pneumococcal Types|orrialdeak=113–159|hizkuntza=en|data=1928-1|url=http://www.journals.cambridge.org/abstract_S0022172400031879|aldizkaria=Journal of Hygiene|alea=02|zenbakia=27|issn=0022-1724|doi=10.1017/S0022172400031879|sartze-data=2019-06-03}}</ref>. Aurrerago frogatu zen [[DNAsa]] entzima substantzia zerbait hori suntsitzeko gai zela. 1955ean, [[Hershey-Chase esperimentua|Hershey eta Chasek ezarri zuten]] [[bakteriofago]]ek beren ondorengoei transmititzen zieten substantzia DNA zela, eta ez zirela proteinak<ref name="zt" /><ref>{{Erreferentzia|izena=Martha|abizena=Chase|izenburua=Independent Functions of Viral Protein and Nucleic Acid in Growth of Bacteriophage|orrialdeak=39–56|hizkuntza=en|abizena2=Hershey|izena2=A. D.|data=1952-09-20|url=http://jgp.rupress.org/content/36/1/39|aldizkaria=The Journal of General Physiology|alea=1|zenbakia=36|issn=0022-1295|pmid=12981234|doi=10.1085/jgp.36.1.39|sartze-data=2019-06-03}}</ref>.
 
=== DNAren egituraren aurkikuntza ===
[[James Dewey Watson|Watsonek]], [[Francis Crick|Crickek]] eta [[Rosalind Franklin|Franklinek]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Rosalind Franklin: zientzialari deuseztatua - Zientzia.eus|url=https://zientzia.eus/artikuluak/rosalind-franklin-zientzialari-deuseztatua/|aldizkaria=zientzia.eus|sartze-data=2019-06-03}}</ref> 1953an, DNAren egitura tridimentsionala deskribatu zutenean argitu zen nola funtziona zezakeen DNA-molekulak herentzia-molekula gisa. [[Base nukleiko|Baseen]] arteko parekatze espezifikoak adierazten zuen nola kopiatu ahal den informazio genetikoa, eta bi harizpien existentziak argitzen zuen erreplikazioan gerta daitezkeen akatsek nola ekar dezaketen mutazioa DNA-molekularen kopia ume batera<ref name="zt" /><ref>{{Erreferentzia|izenburua=DNAren egiturak mende-erdia - Zientzia.eus|url=https://zientzia.eus/artikuluak/dnaren-egiturak-mende-erdia/|aldizkaria=zientzia.eus|sartze-data=2019-06-03}}</ref>.
 
1960tik aurrera biologia molekularrak garapen azkarra izan zuen eta, honekin batera, baita gene-adierazpenari buruzko ezagutzak ere. Francis Crickek, 1958an, gene-adierazpenean gertatzen den informazioaren fluxua honela laburbildu zuen: azido nukleikoetatik proteinetara (dogma zentralaren hasiera-puntua). Honek zera laburbildu nahi du: proteinak kodetzen dituzten DNA-sekuentzietatik hasita, [[RNA]] transkribatua kopiatu eta itzulia da [[aminoazido]]-sekuentzia batera, kode genetikoa erabiliaz<ref>{{Erreferentzia|izena=M.|abizena=Nirenberg|izenburua=RNA codewords and protein synthesis, VII. On the general nature of the RNA code.|orrialdeak=1161–1168|hizkuntza=en|abizena2=Leder|abizena3=Bernfield|abizena4=Brimacombe|abizena5=Trupin|abizena6=Rottman|abizena7=O'Neal|izena2=P.|izena3=M.|izena4=R.|izena5=J.|izena6=F.|izena7=C.|data=1965-05-01|url=http://www.pnas.org/cgi/doi/10.1073/pnas.53.5.1161|aldizkaria=Proceedings of the National Academy of Sciences|alea=5|zenbakia=53|issn=0027-8424|doi=10.1073/pnas.53.5.1161|sartze-data=2019-06-03}}</ref>. Dena den, segituan agertu ziren salbuespenak, zenbait genek ez dute eta proteinarik kodetzen, RNA-molekula funtzionalak baizik, [[rRNA]] eta [[tRNA]] barnean harturik. Honetaz gain, [[RNA-birus]]tan geneak RNAz daude eginak. 1960. hamarkadan garatutako genearen ikuspuntu molekularra honela laburbildu daiteke: genea kode bat da, azido nukleikoetan dagoena eta produktu funtzional bat ematen duena<ref name="zt" />.