Ilargia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
→‎Hautsa: +edukiak
201. lerroa:
 
==== Hautsa ====
Ilargiaren inguruan bada [[Hauts|hautsezko]] hodei egonkor asimetriko bat, kometetatik eratorritako partikula txikiek osatzen dutena. Jakina da, hogeita lau orduro kometetatik askatutako bost tona partikulak egiten dutela talka Ilargiaren lurrazalaren aurka. Partikula hauek satelitearen lurrazalean dagoen hautsa altxatzen dute, hala, satelitearen inguruan hautsezko hodei bat eratuz. Alabaina, hautsezko hodei hau ez dago uneoro partikula berdinez osatuta, izan ere, partikula bakoitzak hamar minutu inguru irauten ditu airean; bost minutu behar ditu altxatzeko eta beste bost lurrazalera itzultzeko. Hodei aldakor hau 120 [[kilogramo]] partikulaz osaturik egon ohi da eta lurrazaletik 100 km-ra bitarteko hedadura har dezake. Aipatutako datuak [[Lunar Atmosphere and Dust Environment Explorer|LADEEren]] Ilargiko Hauts Esperimentuaren (LDEX) bidez eskuratu genituen, zunda hau satelitearen lurrazaletik 20 eta 100 kilometro bitarteko distantzian egon baitzen azterketak egiten, sei hilabetetan zehar. Zundak, minuturo, 0,3 mikrometroko partikula bat atzeman zuen Ilargiaren atmosferan. Hala ere, zenbait une jakinetan askoz partikula gehiago atzeman ziren, adibidez, [[Geminidak]], [[Kuandrantidak]], [[Tauridak]] eta [[Zentauridak]] [[Ozar-izar|ozar-izarrak]] jazo zirenean. Atmosferarekin gertatzen den moduan, hautsezko hodeia asimetrikoa da, [[Dentsitate (fisika)|dentsoagoa]] baita Ilargiaren egunaren gunearen eta gauaren gunearen arteko mugan.<ref>{{Erreferentzia|izena=April|abizena=Taylor|izenburua=Ocean Shipping Container Availability Report, June 17, 2015|argitaletxea=U.S. Department of Agriculture, Agricultural Marketing Service|data=2015-06-17|url=http://dx.doi.org/10.9752/ts057.06.17.2015|aldizkaria=Ocean Shipping Container Availability Report, June 17, 2015|sartze-data=2019-06-03}}</ref><ref>{{Cite news|url=https://www.nature.com/articles/nature14479|abizena=|izena=Horányi, M.; Szalay, J.R.; Kempf, S.; Schmidt, J.; Grün, E.; Srama, R.; Sternovsky, Z.|izenburua=A permanent, asymmetric dust cloud around the Moon|data=2015-06-18|egunkaria=Nature|formatoa=|hizkuntza=en|sartze-data=2019-06-03}}</ref>
 
==== Iraganeko atmosfera ====