Ilargia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
→‎Atmosfera: +edukiak +wikitu
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
191. lerroa:
 
Ilargiaren atmosfera ia hutsala denez, gure [[Astronauta|astronautek]] satelitearen lurrazalean ibili nahi badute, gasen horniduraz arduratzen diren sistema autonomoak ezinbestekoak dira. Sistema hauek P.L.S.S. siglen bidez ezagutzen dira. Atmosferaren gabeziari esker, Eguzkiak igortzen dituen [[Ultramore|erradiazio ultramoreak]] eta [[Gamma izpi|gamma izpiak]] satelitearen lurrazaleraino iritsi daitezke, indar betean. Horregatik, astronautek ibilaldi bat egin nahi badute satelitearen lurrazalean, arropa prestatua behar dute erradiazio horiek eragiten dituzten kalteak saihesteko.
 
Ilargiaren atmosfera ahulean, edozein aldaketa txikik ondorio nabarmenak sor ditzake. Astronautak bertan egote hutsak atmosferaren gune horretako [[Presio atmosferiko|presioa]] eta osaera aldatzen du, astronautek askatutako gasek edo [[Ontziz-kanpoko ibilaldia|EVA]] bat egiten den bakoitzean modulutik irtendakoek aberastu egiten dutelako gasezko geruza. Hainbestekoak dira eragin hauek, ezen zenbait zientzialariren ustez baliteke hirurogeita hamarreko hamarkadan lurreratu zen Ilargiko espedizioak satelitearen atmosferan [[Kutsadura atmosferiko|kutsadura]] sortzea, agian, Ilargiak berez zuen atmosferaren [[Masa|masaren]] balio berdinekoa. Gas hauek, teorian, ia erabat desagerturik egon beharko luketen arren, zenbait adituren aburuz espedizioak utzitako hondarrek ez dute utziko Ilargiaren benetako atmosfera ikertzen.
 
Aipatzekoa da, Ilargiaren atmosferak [[Eguzkia|Eguzkitik]] ere zenbait partikula jasotzen dituela, egunez betiere. Gaua datorrenean, satelitearen atmosferako presioa izugarri jaisten da, zehazki, Lur planetaren atmosferak duen presioaren bi bilioiren balioa edukitzeraino. Egunez ordea, atmosfera horrek bere presioa laukoizten du, hori dela eta, Ilargiaren atmosfera ez da egonkorra, satelitearen inguruan dauden eta haren grabitazioaren mende dauden partikulen kontzentrazio bat baizik.
 
Ilargiaren atmosferako [[Ionosfera|ionosferak]], gure planetarenarekin alderatuz gero, ez ditu [[Ionizazio|ionizatutako]] partikula ugari, ostera, energia gutxiko [[Elektroi|elektroien]] kopurua handia da. Elektroi hauek satelitearen lurrazaletik askatuak izaten dira, Eguzkiak igorritako izpiek lurrazalaren kontra talka egiten dutenean. Sodioz osatuta dagoen isats bat aurkitu dute zientzialariek gure satelitean, hau Ilargitik irteten diren [[Lurrun|lurrunek]] sortzen dute, [[Kometa|kometetan]] gertatzen denaren antzeko prozesu bat jarraituz.
 
[[Aire|Airerik]] ez egoteak [[Haize|haizea]] sortzea galarazten du, hala, [[Higadura|higadurarik]] ez da gertatzen Ilargian eta beraz, Lur planetan hain ohikoa den [[Klasto|klastoen]] garraio eta [[Sedimentazio|sedimentazioa]] ezinezkoak dira bertan. Honek satelitearen irregulartasunak agerian geratzea eragiten du, besteak beste, [[Krater|kraterrak]], talken arrastoak edota gizakiak, bertara joan zenean, sortu zituen oin-lorratzak. Airerik ez egoteak [[soinuaren hedapena]] ere ezinezko egiten du. Horretaz gain, atmosfera hain ahula izanik, Ilargiak ez du kometen edo [[Asteroide|asteroideen]] talken aurrean babes aipagarririk.
 
==== Hautsa ====