Ilargia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
→‎Atmosfera: +edukiak
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
→‎Atmosfera: +edukiak +wikitu
186. lerroa:
 
=== Atmosfera ===
Ilargiak [[atmosfera]] baliogabe edo hutsal bat du, bere [[Grabitazio|grabitate]] baxuak ez diolako [[Molekula|molekulak]] haren lurrazalaren inguruan mantentzen uzten, hala, [[Gas|gasezko]] geruza bat eratzeko. Atmosferaren osaerari dagokionean, oraindik ez da bere osotasunean ezagutzen. Apolo[[Apollo programa]] dugu satelitearen atmosferaren inguruko zenbait zehaztapenen iturria, hark esan baitzuen Ilargiaren atmosferan [[helio]] eta [[argon]] atomoak daudela. 1988an, Lurretik egin ziren zenbait behaketei esker egun badakigu [[sodio]] eta [[potasio]] [[Ioi|ioiak]] ere badituela. Sateliteak haren lurrazalean dituen gas gehienak bere barnealdetik datoz.
 
Gas molekulen [[Agitazio termiko|agitazio termikoak]] bi eragile nagusi ditu: [[Eguzki-erradiazio|eguzki-erradiazioa]] eta molekulen artean gertatzen diren ausazko talkak. Lur planetaren atmosferako molekulek ehunka metro segundoko abiadura eduki ohi dute, baina zenbait kasu berezietan 2.000 eta 3.000 m/s bitarteko abiadura dutenak ere aurki daitezke. Hala ere, planetaren [[ihes-abiadura]] 11.200 m/s-koa denez, partikula hauek ezin dute inoiz ihes egin atmosferatik. Ilargiaren grabitatea gure planetarena baino sei aldiz baxuagoa denez, haren ihes-abiadura 2.400 m/s ingurukoa da, hortaz, partikularik azkarrenek ihes egin ahal izan zuten antzina, Ilargiak atmosfera egonkor bat izan bazuen. [[Gasen teoria zinetiko|Gasen zinetikaren teoria]] jarraituz, partikula azkarrenek albokoen abiadura ere areagotuko lukete, hala, atmosferaren galera prozesua bizkortuz. Ilargiaren atmosfera desagertzeko prozesuak ehunka milioi urte iraun zituela kalkulatzen da.
 
Ilargiaren atmosfera ia hutsala denez, gure [[Astronauta|astronautek]] satelitearen lurrazalean ibili nahi badute, gasen horniduraz arduratzen diren sistema autonomoak ezinbestekoak dira. Sistema hauek P.L.S.S. siglen bidez ezagutzen dira. Atmosferaren gabeziari esker, Eguzkiak igortzen dituen [[Ultramore|erradiazio ultramoreak]] eta [[Gamma izpi|gamma izpiak]] satelitearen lurrazaleraino iritsi daitezke, indar betean. Horregatik, astronautek ibilaldi bat egin nahi badute satelitearen lurrazalean, arropa prestatua behar dute erradiazio horiek eragiten dituzten kalteak saihesteko.
 
==== Hautsa ====