Ireki menu nagusia

Aldaketak

 
== Garai kolonia-aurrekoa ==
[[Ahozko literatura]] izan da nagusi Afrikan hiztorianhistorian zehar, munduko beste hainbat lekutan eta kulturatan bezala. Belaunaldiz belaunaldi istorioak, ipuinak eta elezaharrak transmititu dizkiete gurasoek seme-alabei gaur egun arte [[ama-hizkuntza|ama-hizkuntzan]]. Azpimarratzekoak dira halaber [[griot]] izeneko ipuin kontalari-abeslariak, musikaren bidez kontuka ibili izan direnak Mendebaldeko Afrikan.
 
Bestela, [[Timbuktu]]ko unibertsitate famatuan idatzita haietako asko, eskualde hartan 300.000 eskuizkribu inguru kontserbatu dira, gehienak [[arabiera]]z idatzitakoak, baina baita bertako beste hizkuntza batzuetan, [[fula]]z eta [[songhai]]z adibidez. Material zabal honek gai ugari hartzen du barne, besteak beste astronomia, poesia, legeak, historia, fedea, politika eta filosofia. Islamiar eraginetatik, [[swahili]]zko literatura garatu izan da, lanik goiztiarren artean ''"Utendi wa Tambuka"'' edo "Tambukako istorioa" dugularik.
1.344

edits